Herriko euskaltegiek matrikula aldia irekitzear dute
Herriko bi euskaltegiek hastear dagoen 2008-2009 ikasturterako matrikula gaur zabaldu dute. Matrikulazio aldia irailaren 23era bitartean zabalik egongo da. Argibideak eta izen emateak, zentro bietako idazkaritzan egin daiteke. Udal Euskaltegiak jada kalean jarri du eta banatzen hasi da aurtengo ikasturterako ezaugarrien berri ematen duten informazio kanpaina. Ikastegiak dira eskaintza zabala du eta EGA azterketa prestatzeko talde berezia sortzeko asmoa duela eta baita eguerdiko eskolak emango zaizkiela guraso, merkatari eta etorkinen talde bereziei. Eguerdiko eskolak ordu bi eta erdietatik lauretara bitartean menago dira, astean hiru egunetan.
Euskaltegiak orotariko euskara ikastaroak eskaintzen ditu 16 urteko gorakoentzat eta, eskaintza horren barne euskalduntze eta alfabetatzeko taldeak daude. Halaber, hizkuntza eskakizunak atera nahi dituzten administrazioko langileentzat ere eratzen dira taldeak eta eskolak ematen. Euskaltegiak multimedia gela du bere kasa ikasi nahi duten ikasleentzat. Iaz bezala, eskolak astelehenetik ostegunera bitartean emango dira, ostirala jai izanik ohiko ikastaroetako ikasleentzat. Erritmo estandarra egunean bi ordukoa izango da, nolanahi ere, aurreikusita daude beste erritmotako taldeak hartu eta eratzea. Talde horiek partaideen beharretara egokitutakoak izango dira eta, esaterako, guraso, langile etorkin edo merkatarien taldeak eratzea espero da.
Ikasturte berri honetan aplikatuko den ikastorduaren prezio 1,15 €uro da, zerbitzua arautzen duen ordenantzan ezarritakoari jarraiki. Hori horrela, ikasleak izena ematen duen taldeak jasotzen dituen eskola orduen araberako kantitatea ordainduko du. Euskaltegiak publizitate kanpaina hasi du, horretarako herrian kartelak jarriko ditu eta etxeetako postontzietara foiletoak bidaliko. Aurten erabiltzen diharduen leloa honakoa da: ‘Dena zure esku, erabili!’ Ikasleek matrikularen ordainketa bi zatitan egiteko eta bekak eta laguntza eskuratzeko aukera dute.
Herriko Kaltxango AEK-k ere matrikulazioa ireki du gaur. Argibideak eta izen-emateak Bizkai Etorbideko egoitzan eta 943 171940 telefonoan egin daitezke.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren