Udal Euskara alorra, herritarrengandik are hurbilago
Udal Euskara Alorra lekuz aldatu eta Udaletxeko lehenengo solairutik behe solairura jaitsi berri da, udaren ondorengo buelta aprobetxatuz . Alorrak Informazio eta Erregistro ohiko aretoan kokatu berri da, udaletxeko sarreratik oso hurbil. Bertara ailegatzea oso erraza, udaletxeko sarrera-kontrola pasa eta udaltzaingoaren leihatilaren eskumara dagoen bulegoan kokatu baita. Aldaketa atzokoan bertan egin zen, egoitza berria egokitu eta atontzeko lanak bukatu ondoren, udaren osteko itzulerarekin bat. Alorreko lankide diren Icoia Carracedo –itzultzailea- eta normalizazioko teknikaria –Fernandeo Aranberri- esan bezala atzotik bertatik kokapen berrian daude, eraikinaren sarreran bertan. Hortaz, horiengana joatea jada are errazago izango da, ez baitago eskailerak bezalako oztopo arkitektonikorik tartean.
Orain artean euskara alorra udaletxeko eraikinaren lehen solairuan kokatuta egon da, Osokoaaren Bilkura Aretoaren alboan. Bulego horretan orain lanak egiten ari dira, jende gutxirentzat egokituko den bilera areto gisa prestatzeko. Hori horrela, hemendik gutxira Toki-gobernu Batzordeak ere bertara bilduko da astero, gaiei jarraipena egin eta lan egiteko.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren