Alex Soto ermuarra, altuera-jauziko Espainiako txapelketa lortu du

02.03.09
Kirolak

Alex Soto gazteak, altuera-jauziko Espainiako txapela lortu zuen atzo Donostian 2,18metroko altuera gainditu ondoren. Ermuarrak titulua eskuratu du asteburuan Donostian eta pista estalian gauzatu den Estatuko Promesa Txapelketaren XXII. edizioan. Antonio Cidek entrenatzen duen eta EHUko kide den Alex Soto zoratzen zegoen atzokoan, denboraldiko markarik onena eta domina lortu ondoren. Eta ez da gutxiagorako, atzokoan txapelaz gain bere buruarekiko konfiantza ere berreskuratu baitzuen azken bi urtetan orkatilan izandako lesio bat gainditu ezinik ibili baita. Horrez gain, atzoko markak, txartela eman dio uztailean Lituaniara joateko, 23 urte baino gazteagoen arteko Europako Txapelketara.

Atzoko eguna eta egindako txapelketa grabatuta geratuko zitzaion bai Alexi berari, bai eta Donostiako Anoeta belodromora joandako ikusle eta jarraitzaile guztiei. Alexek txapela eskuratzeaz gain, modu bitxian jokatu eta eskuratu zuen. Zuhurtziari eta bere kirol senari jarraiki. Jauziak hasi eta 2,11 metrora artean oso ondo joan zen, kale egin barik eta sailkapenaren lehen posatuan. Egoera hori, erabat aldatu zen 2,14 metroko jauziari aurre egin zionean. Horretan, listoia bota egin zuen. Aldiz, berarekin lehian ari eta faboritoa zen Simon Siveiro kanariarrak asmatu eta altuera hori gaindu egin zuen. Siveiro zen atzokoan marka pertsonalik onena zuen saltaria eta neurria gainditzean, presioa Sotoren gainean utzi zuen.

Alex Sotok berekiko konfiantza berreskuratu du, lesio larri baten ondorioz bi urtez errenka ibili ondoren

Egoera hori ikusita Alex Sotok arriskatzearen aldeko apustua egin zuen, neurri hori gehiago saltatzeko saiakerari uko eginez. Zituen beste bi aukerak gordetzea eta listoia igotzea erabaki zuen, 2,16 metrora pasatuz. Korrika hasi, abiadura hartu eta jauzi eskasa egin zuen, makila lurreratuz. Aldiz, Siveiro aurkariak bere txanda aprobetxatu eta aurrera egin zuen, jauzi positiboa eginez. Sotok egoera gehiago tentsionatzea erabaki eta 2,18 metroan saiatzea erabaki zuen. Erabaki eta egin, jauzia ona izan baitzen, presio guztia bere burua irabazle ikusten duen Siveirorengan utziz. Kanarriarrak txanda hartu, abiatu eta kale egin zuen, bigarren postuarekin konformatu beharrez.

Alex Soto gaztea, etorkizuna handiko kirolaria bueltatu da. Azken bi urteak orkatilan izandako lesiotik atera ezinik, amaierarik gabeko ezinean igaro ondoren, jada, bere lekua aldarrikatu eta berreskuratzera bueltatu da. Teknikari eta adituen ustez, une honetan, estatuak dugun saltatzailerik onenetakoa da, urrun heldu dezaketen horietakoa. Aparta. Zorionak!

Argazkian Alex Soto kirolaria atzo Donostiako Anoeta belodromoan jokatutako txapelketan

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere