Bide-hezkuntzari buruzko hitzaldia eskolan

10.03.09
Hiritarren Segurtasuna

San Pelaio Cespe S. Koop. ikastetxeko Lehen Hezkuntzaren hasierako zikloko berrogeita zortzi (48) ikaslek herriko bi udaltzainekin saio bat egin berri dute, bide-hezkuntza lantzeko gauzatzen dituzten jardueren barne. Saio horren xedea taldeak gelan eta irakasleekin landutako materiala sendotzea zen. Saioan agenteen oinarrizko ezagutzak azpimarratu eta ikasleen galderak erantzun zituzten. Horietako bat, txirringak nola kontsideratu behar ditugun izan zen. Hau da, ibilgailutzat edo aisian erabiltzeko jostailutzat jo behar ditugun. Gela erdibiturik agertu zen, erdiak ibilgailu eta beste erdiak jostailu gisa kontsideratzen baitzuen. Erantzun zuzena lehena da, ibilgailua dela -oinarrizkoena izanik ere. Hori horrela, txirringa gidatzean zirkulazio kodean jasotako arauak bete eta seinaleak errespetatu egin behar dira, gainerako erabiltzaileak barne izanik.

Taldea teorian ondo moldatzen zela eta seinale Zirkulazio Araudi Orokorreko seinaleak menderatzen zituela erakutsi zuen. Saio urtero egiten da, ikastetxeak lankidetza hori espresuki hala eskatuta. Agenteak bertara joan eta zuzeneko azalpenak emanez ‘bide-heziketak behar duen errealismo eta seriotasuna ematen diolako” zentroaren esanetan.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz