Etxe zahar baten teilatua behera etorri da gaur Ermuan, 634-errepidea denbora batez itxiaraziz

13.03.09
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko etxe zahar baten teilatu zatia behera etorri da gaur eguerdian, azpian inor harrapatu eta zauritu gabe,nahiz eta 634 errepidea denbora batez ixtea eta trafikoa desbideratzea eragin duen. Etxea errepidearen albo batean dago -Areitiotik beheranzkoan eskumara, hirigunearen sarreran- eta gaur goizean bertan utzi dute bertan bizi ziren familia marrokiarrak, zarata arraroak entzun eta gero. Etxearen teilatu zatia behera etorri da, eguerdiko hamabiak pasatxoan, Udaltzaingoak hustu eta prezintatu ostean. Kaltetuak suertatu diren familiak jada beste etxebizitza edo ostatu batzuetara eraman dituzte udal gizartekintza zerbitzuek. Jazoeraren dela-eta, Durangoko suhiltzaileei eta Ertzantzari deitu zaie. Datozen egunetan udal zerbitzuek eraikinaren egoera eta kalteak zorrotz aztertuko dituzte eta, eraikina lurreratzea beharrezkoa den edo ez erabaki.

Gertaeraren nondik norakoak

Eraikinean bizi zirenek gaur goizean udal alor teknikora deitu dute, etxearen goikaldean zarrata arraro batzuk entzuten zirela adierazteko. Hirigintzako teknikari talde bat bertaratu egin da etxean eta aztertu egin du, zaraten jatorria eta egoera ezagutzeko. Ikusketaren ondoren konturatu dira etxearen eta teilatuaren gatzariak mugitu egin direla eta egoera arriskutsua zela bertakoentzat. Hori horrela, udal arkitektoaren erabakiz, etxea hustu egin behar zen lehenbailehen, egituran eragindako kalteak larriak baitziren.

Udal gizartekintza zerbitzuek bertako bizilagunak beste etxebizitza batzuetara eta ostatu batera eraman dituzte. Etxea errepidearen ondo-ondoan zegoenez Durangoko su-hiltzaileei abisua eman diete, bertaratu zitezen. Ertzaintzak eta Udaltzaingoek bertan izan dira lana banatuz eta koordinatuz, trafikoa herriko Zeharkaletik desbideratu delarik, 634 errepidea ia ordu eta erdiz itxita egon baita. Datozen egunetan hirigintzako udal teknikariek eraikinaren benetako egoera zein den jakite aldera azterketa sakona egingo dute eta, eraikinarekin zer egin eta lurreratu edo konpondu behar den erabakitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz