Kirol kolonia irekiak Pazkoa asterako

16.03.09
Kirolak

Udal kirol Erakundeak (UKEk) Aste Santurako kolonia irekiak antolatu ditu 6 urtetik 11ra bitarteko ikasleentzat. Kirol jarduera piloa aurreikusten dituen proposamena Pazkoa astean -apirilaren 14tik 17ra bitartean, biak barne- gauzatuko da. Egitarau zirriborroak jasotzen duenez ondoko ekintzak egingo dira: patinajea, eskupilota, beisbola, saski-baloi txikia, hockeya, ur jolasak eta boloak, beste jarduera askoren artean. Guzti hori parte hartzaileek Pazko aste dibertigarri eta kirol jarduerez jositakoa igaro dezaten. Izen-emateak hasita daude eta kiroldegian bertan egin daitezke, datorren martxoaren 27ra bitartean. Argibideak ere, bertan eskatu behar dira. Ekimena aurrera ateratzeko gutxienez 30 gaztek eman behar dute izena. Ordutegia goizeko bederatzi eta erdietatik arratsaldeko ordu batak eta laurdenetara bitartekoa izango da. Izena emateagatik abonatuek 25,30 euro ordaindu beharko dute eta abonatu ez direnek, berriz, 36,80 euro, hurrenez hurren.

Kolonia hauek lau egunetan gauzatuko dira eta Lehen Hezkuntzako 1 mailatik 6ngo ikasleentzat pentsaturik daude, “gazteek lau egunez beren lagunekin jolastu eta disfrutatu dezaten, gune estalian eta monitore espezializatuen gidaritzapean”. UKEk ekimen hau proposatu du, jakin badakielako, famili ugaritan sarri zailtasunak izan ohi ditugula kideon lan- eta eskola-ordutegiak uztartzeko, batez ere laster izango ditugun opor aldian. Izan ere, ikasleek apirileko bi astetan –apirilaren 3tik 17ra bitartean- ez dute eskolarik izango eta oporretan izango dira. Horrelakoak, makina bat buruhauste eta laguntza eskaerak sortzen dituzte etxebizitza askotan. Horrelakoei aurre egiteko aukera paregabea dugu, orain, ordutegia ongi badatorkigu, behintzat.UKEk mailing zuzena egin eta adin tarteko horretan seme-alabak ditugun guztioi eskutitz bana bidali digu orain egun batzuk. Horrez gain, kartela ere argitaratu du, zeina beheko lasterbidearen bidez eskaintzen dizuegun, guztiak jakitun izan zaitezten.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere