Errotabarri eskubaloi taldeko A kadeteak, brontzea ekarri du Euskadiko txapelketan
Errotabarri eskubaloi elkarteko neskatilen A kadete taldea Euskadiko Txapelketako hirugarren postuan sailkatu da aurreko asteburuan Elgoibarren jokatutako ligaxkan. Txapelketa Elgoibar IMH taldearentzat izan baita. Etxeko taldeak txapelketa oso borobila eta sendoa egin du, jokatutako hiru partidak irabaziz eta guztietatik gol gehien sartuz. Atezain eta golegile onenak ere Elgoibartarren taldeko bi jokalari izan dira, zeintzuek sari bana jaso zuten.
Ermuarrek txukun aritu dira eta hiru partidatik bat irabazi dute, gainerako bietan amore emanez. Errotabarrik Basauri mendean hartu eta larunbat eta igandean Zautzen eta Elgoibarren aurka galdu egin zuen. Dena den, hirugarren postua lortu eta Espainiako txapelketara joateko txartela eskuratu zuen meritu propioz. Azkenean, ligaxka jokatu duten lau taldeak –ordenaren arabera Elgoibar IMH, Zarautz, Errotabarri eta Basauri, hurrenez hurren- Espainiako txapelketarako sailkatzea lortu dute Eskubaloi Federazioko ordezkariek azken partidaren ondoren iragarri zutenez, beste talderen baten uko egin baitio estatukoan parte hartzeari.
Olaizaga kiroldegia lepo egon da asteburu honetan, kirol jarraitzaile eta zale ugari bildu baita bertara partidak jarraitzeko. Talde bakoitzaren guraso, familia eta jarraitzaile sutsuak ere bertan izan dira, animatzen eta kolore puntua jartzen. Igandeko partidan, herriko Carlos Totorika alkatea ere harmailetan izan zen. Ostiral eta larunbatekoan bere taldeko beste zinegotzi bi izan ziren. Esan bezala, lau taldeak aurrera egin eta estatukora jauzia egingo dute. Orain, Federazioak aldez aurreko sektorea non jokatuko den zain daude. Jakin badakite, sektorea maiatzaren 15etik 17ra bitartean jokatuko dela, baina non jakitea falta da. Estatuko txapelketarako zortzi talde sailkatuko dira eta finalak maiatzaren 27tik 31ra bitartean jokatuko dira. Gureak ezer galtzekorik ez dutenez, zorte on Errotabarri!
Asteburuko markagailuak ondorengoak izan dira:
- Apirilak 3, ostirala
- Errotabarri 35 - Basauri 9
- Elgoibar 29 Zarautz 23
- Apirilak 4, larunbata
- Elgoibar 42 - Basauri 14
- Errotabarri 13 - Zarautz 24
- Apirilak 5, igandea
- Zarautz 37 - Basauri 12
- Elgoibar 29 - Errotabarri 19
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere