Ermua futbol taldea matematikoki mailaz igo da

05.05.09
Kirolak

Ermua futbol taldeak matematikoki mailaz (Kategoria Erregional gorenera) igotzea lortu du denboraldia amaitu baino hiru jardunaldi lehenago. Alvarezek entrenatzen duen taldeak mailaz gora egitea zuzenean lortu du azken asteburuan Iraultza taldea mendean hartu eta gero. Gorritxoek 4-2ko emaitzaz gailendu ziren ostiralera aurreratu eta jokatutako azken neurketan. Partida horretara taldeek xede oso bestelakoekin ailegatu ziren. Ermua sailkapeneko lehen postuan dago, hogeita hamaika jardunaldiren ondoren, 67 puntu dituelarik. Atzetik Ibarsui dator puntu bat gutxiagorekin, eta hirugarren Urduliz taldea dagom, 56 punturekin. Herrikoek garaipena lortzea zuten helburu mailaz lehenbailehen igotzeko. Aldiz, Iraultza taldeko futbolariek puntuatzea nahi zuten kategoria galtzeko arriskuko zonaldetik atera ahal izateko.

Norgehiagoka horrek bat etorri zen sailkapen nahiz logikarekin eta talde gorria erraz garaitu zitzaion bisitariari. Lehen ordu laurdena jokatu orduko ermuarrek 2-0 ziren aurretik markagailuan, berdegunean ikusitako joaren isla. Dena den, ermuarrek lasaitu egin ziren eta bost minuturen bueltan dominatzetik dominatu izatera pasatu ziren, Iraultzako jokalariek bina berdinduz. Horren ondoren, bisitarien nagusitasuna mantendu zen eta ikusleek beldur izan ziren aurreratuko ez ote ziren. Baina kontra eraso azkar batean gorriek Osororen bitartez hirugarrena sartu eta berri aurreratu ziren.

Atsedenaldiaren ondoren, bisitariek behera etorri eta Ermuarrek hazi egin ziren, gol aukerak izugarri biderkatuz nahiz eta aurrelariek kale egin. Partida amaitu aurretik Sergiok asmatu eta laugarren gola sartu zuen, emaitza horrekin laurogeita hamargarren minutua betez.

Ermuak irabazi ondoren zain egotea besterik ez zegoen, Iurreta zer egiten zuen ikusi artean. Iurretarrek azken neurria galdu zutenez, gure herriko taldeak matematikoki mailaz gora egiteko txartela eskuratu zuen. Jada, denboraldiari amaiera emateko hiru jardunaldi besterik ez zaizkigu geratzen. Datorren asteetan Ermuak Lekeitio, Basauri BEA eta Apurtuarte taldeen aurka jokatu beharko du. Emaitzak ez du zereginik izango, lehenengo bi sailkatutakoek gora egingo baitute. Zorionak!

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere