Ermuko F.Tak biharko Kopa finalerako bi sarrera oparitu dizkio bazkide eta babesle bati
Ermuko F.Tak bihar Athleticek eta Barçak jokatuko duten Kopa finala ikusi ahal izateko bi sarrera oparitu dizkio herriko “Construcciones Baltar, S.A.” izeneko bazkide eta babesleari. Gorritxoen Zuzendaritza Batzordeak opari hori egitea erabaki zuen orain egun batzuk, enpresak “aspaldidanik eta urterik urte taldeari ematen dion babes eta laguntzagatik” elkarteko bozemaileek aditzera eman dutenez. Sarrerak azken asteburuan eman zitzaizkion aipatu enpresako kide eta ordezkariari, Juan Angel Baltarri, elkarteko jubenilak Teodoro Zuazua futbol-zelaian jokatutako partidan zehar.
Larunbateko partidan txistorra banatuko, musika entzungo eta telebista bat zozketatuko ikusleen artean
Ermua Futbol Taldeko lehenengo ekipoak orain gutxi mailaz igotzea lortu du. Aste honetako larunbatean etxean jokatuko du aurtengo denboraldiko azken partida, Basauri hartuz arratsaldeko bostetatik aurrera. Hori kontutan harturik Zuzendaritza Batzordeak jaialdi txiki bat antolatu du egun horretarako. Futbol-zelaira joaten diren guztiei txistorra-pintxoak banatuko zaizkie eta partida musikaz girotuko da. Halaber, lehenengo taldeko jokalariek 19 hazbeteko telebista erosi du ikuslegoen artean zozketatzeko. Jokalariek asterik aste jardunaldi orotan beren partidak ikusi eta jarraitzen dituzten zale eta jarraitzaileei beren babesa eskertu nahi diete zozketa horren bidez.
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere