Txirrindularitzak Alberto Lasuen omenduko du kirol honen alde egindako lanagatik
Txirrindularitzak Alberto Lasuen omenduko du igandean kirol honen alde pazioz egindako lanagatik”. Omenaldi hori igandean egingo zaio egun horretan korrituko baita “Martin Bahamontes” izeneko klasiko zikloturistaren hamalaugarren edizioaren barne. Lasterketaren antolatzaileak urteroko legez Gaztela-Mantxako Kultur Etxea,’ Txirrindulari elkartea, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordea eta Espainiako Txirrindularitza Federazioa dira. Lan horretan Udal Kirol Erakundearen eta gure Udalaren babesa jaso dutelarik. Karrera igande goizean korrituko da, goizeko zortzi eta erdietatik aurrera. Irteera eta helmuga herriko San Pelaio parkean egongo dira.
Antolakuntzak aurtengo ibilaldia zertxobait aldatu eta laburtu egin du, arratsaldeko ordu 1etarako txirrindulari guztiak San Pelaion eta Txirrundilaritzako presidenteari egingo zaion omenaldian parte hartzen egon daitezela nahi duelako. Lasterketak bi ibilbide izango ditu txirrindulariek beraiek aukeratzeko. Ibilbide nagusiak 96 kilometroko luzera izango du eta horretan hiru mendi gain egongo dira, lehen, bigarren eta hirugarren mailakoak, hain zuzen ere. Bigarren ibilbidea zertxobait motzago eta errazagoa izango da, 72 kilometroko luzera eta bi mendi gain izango baititu, bigarren eta hirugarren mailakoak. Izen emateak Gaztela-Mantxako Kultur Etxean (Tfnoa.: 943 17 6949) edo karrera hasi aurretik egin daitezke. Parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 14 urte dira. Parte hartzaileei burua babesteko kaskoarekin korritzea exijituko zaie, eta baita ere kontuz joatea eta eskumatik korritzea.
Txirrindularitzari dedikaturiko bizitza: bizikletaren gainean edota haur eta gazteei korritzen erakusten
Aurtengo urteko edizioa berezia izango da, ezbairik gabe. Igandean txirrindularitzaren “langile nekaezin eta zale amorratua” omenduko da, “hogeita hamar urtetan buru-belarri jardun duelako espezialitatea ezagutarazten eta lau haizeetara zabaltzen”. Egitarauan Albertok egindako lana laburbiltzen da, bere ibilbideaz hainbat zertzelada emanez. Horren aurkezpenean Totorika alkateak ere hitz batzuk dedikatzen dizkio Albertori eta bere entregari. Politikariaren esanetan “Lasuen Ermuko txirrindularitzaren ibilbide arrakastatsuaren eragile zuzena izan da. Pedalaren munduan –barnean nahiz lanpoan- aintzatetsia, miretsia eta maitatutakoa, egin duen lan bikaina eta bere giza_kalitatearengatik. Mila esker, eskuzabaltasunez gorputz eta arimaz aritzeagatik, zure dedikazioagatik eta kirolaren mesedetan hartu izan duzun konpromiso zintzoagatik”. Juan Ortega fisioterapeutak ere hitz maitekorrak dedikatu dizkio. Horietan ondokoa esaten du: kirolari hona eta pertsona hobea, txirrindularitzagatik duen maitasuna beste guztioi kutsatu diguna”.
Egitarau horren erdian Lasuenen ibilbideaz eta bizikletaz agertu duen konpromisoaz idazten da. Herriko Txirrindulari taldearen sortzaile, Santixau sariaren eragile eta antolatzaile, Txirrindularitza eskolaren bultzatzaile eta azken hiru hamarkadetan Euskadin oro har, eta Bizkaian eta Gipuzkoan –Durangalde eta Debabarrenean, batez ere- antolatu eta korritutako lasterketen laguntzaile sutsua. Egindako guztiari garrantzia kentzen dioen arren, Ermuan bizikletaren zaletasuna zabaltzeko landatu duen haziaz eta horren emandako uztaz harro dago. Horren lekuko gaur herrian Astarloa, Horrilo, Pradera eta Galdos bezalako txirrindulari profesionalak eduki izana frogarik onena da. Liburuxkan, Albertoren hainbat argazki biltzen dira betiere zaletasun honi lotutakoak, besteak beste motorrean Javi Fernandez argazkilariarekin edota Astarloa, Horrilo edo Abraham Olano txirrindulari eta txapeldunekin. Horiek horrela, zinez merezitako omenaldia, isilean egindako lan eskergagatik, zaletasun hazten jarrai dezan, aurrera eta eragin pedalei!
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere