Igandean ateak zabalduko zaizkio kirolari

10.06.09
Kirolak

Ermuko Udal Kirol Erakundeak kirolari ateak zabalduko dizkio eta kirolaren jarduera bera kalera aterako du hurrengo igandean. Eguna Bizkaian kirola eta bere jarduera sustatzeko eta lurraldean dauden instalazioak ezagutzera emateko erabiliko da. Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza Nagusiarena da eta, horretara Lurralde Historikoko bailara ezberdinetako hogeita hamabost udal atxiki dira, gurea barne. Aurtengoan ekimenak bere lauugarren urtea beteko du eta ‘Kirolari Ateak Zabalik’ lemapean burutuko da, kirol jarduera ugariren erakustaldi erraldoi.

Egun horretan hiritar guztiak batu nhai dituen kirol-jolas jardunaldi bat gauzatuko da; horrela bertan parte hartu ahal izango dute: pertsona elbarrituek, adinekoek, familiek, pertsona nagusiek, eskola-adineko gazteek, eta abar. Eta jardunak parte-hartzea onartu duten udalerrietako kale, bide, mendi, hondartza eta kirol instalazio guztietan burutuko dira. Kirola herritar guztien eskubidea izan dadin laguntzeko, kirola gizarteratzeko, hezkuntzarako eta aisia osasuntsu erabiltzeko tresna bihurtzeko Europar Batasunak egin dituen gomendioen barruan kokatzen da jarduera hau.

Erakustaldian ikusi ahal izango diren kirol jarduerak guztira zazpi izango dira. Horien artean eta, besteak beste, eskubaloia, zesta punta, xarea, atletismoko jolasak, txirrindularitzako abilezia zirkuitua, ur-jolasak edo lerro-patinekin irristaketa izango dira. Jarduerari hasiera emango zaio goizeko 11etan eta arratsaldeko ordu 1etan bukatuko. Erakustaldian Beti ondo, Orbe plaza eta bertako frontoia, Aritzmendi, eta udal kiroldegia erabiliko dira.

Jardunaldiaren xehetasunak argitaratutako egitarauan jasotzen dira, zeina pdf formatoan eta lasterbideari lotura eginez informazio gehiagoko atalaren bidez eskaintzen dugun.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere