Asanblada orokorra egingo bihar –Errotabarri Eskubaloia- taldeak

08.07.09
Kirolak

‘Errotabarri Eskubaloia’ taldeak asanblada orokorra deitu du biharko, uztailaren 9rako. Asanblada hori ohikoa da eta Lobiano Kultur Gunean egingo , arratsaldeko zazpietatik aurrera. Eguneko gai-zerrendan sei gai daude. Lehenean iazko ekainean eginiko azken asanbladaren akta irakurri eta onartzea izango da. Bigarren eta hirugarren puntuetan egoera ekonomikoaren eta kirolean taldeak eman dutenaren balorazioa egingo da, hurrenez hurren. Aurtengo denboraldia oso arrakastatsua eta ona izan dela esan daiteke. Laugarren eta bosgarrenean, aldiz datorren denboraldiari begirako ekintzak eta jorratu nahi den proiektua eta horren eredua zehaztuko dira. Amaitzeko, eskari-galderei helduko zaie, izaten badira.

Taldearen datuak: 300 bazkidetik gora eta 4 ekipo maila ezberdinetan

Erakundeak une honetan hirurehun bazkidetik gora ditu. Bazkide horiek sailkapen ezberdina dute egiten duten ekarpen ekonomikoaren arabera. Hori horrela, batzuk bazkide laguntzaileak dira, besteak bazkide babesleak –hauen artean batez ere, denda eta tabernak daude- eta, azkenik, hirugarren multzo bat dago, jokalarien erropetan publizitatea jartzeko dirutza jarri duten enpresak daude.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere