Ermua K.Eak denboraldiari hasiera emango dio igandean eta egun berean talde ezberdinak aurkeztuko

17.09.09
Kirolak

Ermua Kirol Elkarteak hasiera emango dio denboraldi berriari datorren asteburuan. Elkarteak bere talde guztiak aurkeztuko ditu igandean, -irailaren 20an- Beti Ondo futbol zelaian egingo duen jendaurreko ekitaldian. Ekitaldi hori arratsaldeko lauretan hasiko da. Horren ondoren, Manolo Alvarez entrenatzaileak gidatzen duen taldeak lehen ligako partida jokatuko du, Bizkaiko Lurralde lehentasunezko kategorian. Gorritxoek etxean hartuko dute Padura taldea beren lehen partidan, arratsaldeko seietatik aurrera.

Ermuarrak txapelketari hasiera emateko irrikan eta moralez beterik daude, aurreko asteburuan herriko sariaz jabetu eta gero, Bergara K.E. mendean hartuta penaltien jaurtiketan. Alvarezek aurtengoan hainbat aurpegi berri izango ditu, iazko zenbait jokalarik baja izan eta berriak etorri baitzaizkio. Ermuarrek txapelketa modu positiboan hasi nahi dute.

Elkarteko iturriek aditzera eman dute bazkideek prest dituztela aurtengo denboraldirako abonatu txartelak. Bazkide txartel eta paseak elkarteko bulegoetan bertan jaso daitezke astegun arratsaldeetan eta, baita ere, taldeak partidak jokatzen dituenean. Zuzendaritza batzordeak herritarrei dei egiten die abonatu egin daitezen, taldearekin bat egiteko eta jokalariei jarraitu eta animatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere