UKEren kontsiderazioak APFEk bere ligaxka lekuz aldatzeari buruzko erabakiaz
Udal Kirol zinegotzigoak eta UKEko gerentziak komunikatu bat komunikatu bat bidali digute argitara emateko, non APFEk bere ligaxka Zaldibarrera leku aldatzeko erabakiaren inguruko kontsiderazioak azaltzen ditu. Erakunde autonomoaren goreneko arduadunen ustez APFEren planteamendu eta eskaria “onartezina” da eta laburbilduz honetan datza: “egun dituenak baino abantaila gehiago gehitzea, kolektibo osoa -150 bat futbolari- instalakuntzetara sartu eta horiek doan erabiltzea, eta urtero 10.000 euroko diru-laguntza bermatzea, -1000 euro taldeko-”. Agiri hori oso-osorik eskaintzen dizuegu, bertan elkarte horrek izan duen egoera eta aurtengo denboraldirako eskatu duenaren inguruko kontsiderazioak luze eta zabal jasotzen baitira.
Atzokoan, hedabide batek agiri horren zati batzuk argitaratzen zituen zehaztasunik gabe adieraziz “APFEko jokalari bakoitzak, UKeri egiten dioen ekarpena 150 euro direla, eta hori hilekoetan zatituz gero, 10 euro suposatzen duela”. Gaizki ulertzea honetan datza, kazetariak Ermuko UKEri egozten dizkion 150 euro horiek, UKErentzat ez ezik APFErentzat direla, kopuru hori baita talde bakoitzak urtean elkarteari ordaintzen dioena”. Kirol zinegotziak, Miguel Ledesmak, elkarrizketan esandakoa ondoko hau da: “APFEri urteko hamar euro ordaintzen dizkio jokalari bakoitzak (15 kideko talde bakoitzak urtean 150 euro ematen baitio), koru horri gehitu behar zaiolarik jokalari bakoitzak UKEko bazkide txartelarengatik ordaintzen dituen 118,10 euroak. Horrekin, astean gutxienez duten zerbitzua ondokoa da: partida eta entrenamendu saio bana. Kontutan izan gabe, UKEren gainerako instalakuntzak -esaterako igerilekua- ere erabil ditzaketela.
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere