Altuera-jauziko atletentzako jardunaldi teknikoa egingo Ermuan datorren larunbatean
Bizkaiko Atleten Federazioak bere atletentzako kontzentrazioa deitu du datorren larunbaterako Ermuan. Kontzentrazio hori monografikoa izango da eta altuera_jauziko saltoetara dedikatuta egongo da. Jardunaldiaren xedea altuera-jauziko saltatzailearen entrenamendu saioak egituratu eta antolatzea izango da. Eskola nahiz federatutako atletek eta beren entrenatzaileek gonbidatuta daude, horiek goizean Lobianora eta arratsaldean Betiondo kirol-gunera bilduko dira. Kontzentraziora hamabi kirolari daude deituta, altuera-jauzietako diziplinatakoak. Jardunaldiari hasiera emango zaio goizeko 10etan, herrian bertan bazkaltzea aurreikusten du eta amaiera, saio teknikoarekin emango zaio. Entrenatzaileak Antonio Cid eta Raúl González dira. Azken horrek Marta Mendia entrenatzen du.
Kontzentrazioak goizeko eta arratsaldeko ekitaldiak izango ditu
Ekimena Bizkaiko Atleten Federazioak antolatu du eta Ermuan egingo da Antoni Cir Iglesias entrenatzaileari esker. Egun Antonio jauzi ataleko arduraduna da Bizkaiko federazioan. Halaber, Villalobos eta Soto altuera-jauziko saltarien entrenatzailea ere bada.
Egitaraua
- 10:00etan Agiri banaketa. Lobiano Kulturgunea. Goienkalen
- 10:15etan Denboraldia planifikatu eta programatzea:
- Miguel Velezen eskola.
- Gonbidaturiko entrenatzaileen esperientzia eta proposamena.
- 12:00etan Ikusitakoa amankomunean jartzea.
- 14:00etan Bazkaria.
- 17:00etan Saio praktikoa. (BetiOndoko kirol gunean)
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere