UKEk gorputz-tratamenduen zerbitzua esleitzeko deialdia hasi du
Udal Kirol Erakundeak lehiaketa deitu du datozen urteetarako gorputz-tratamenduen zerbitzua esleitzeko. Esleipena hasieran bi urteetarako eginen da, beste bi gehiagorako luza daitekeelarik. Zerbitzua lehiaketa ireki bidezko prozeduraz esleituko da. Lizitazioaren gehienezko tipoa bertan ematen diren zerbitzu guztien %54 gehi masaje-zerbitzuen dagozkien BEZa izango da. Kontratu horren balioa 62.200 euro izan daitezkeela aurreikusi da, BEZ barne. Lehiaketa horietan parte hartzeko agiri eta proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte interesa duten enpresek azaroaren 18ra bitartean, hori barne.
Deialdi horren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu berri dira, hain zuen ere azaroen 3ko 210. alean eta 72. orrialdean. Deialdia ahalik eta gehien ezagutzen emateko xedez, prentsa idatzian ere iragarki bat argitaratuko da asteburuan. Lehiaketa horren xehetasunak, baldintza-plegu partikularrak eta gainerako agiriak web-gune korporatibo honen kontratazio atalean esekita daude. Nolanahi ere, guk horretara zuzenean iritsi ahal izateko beheko informazio gehiagoko atalari lotura egin diogu.
Gorputz-tratamenduaren kontratuak osasuna zaindu eta hobetzeko egiten direnak hartzen ditu. Osasun hitzarekin adierazi nahi dira erabiltzaileen oreka mental, fisiko eta emozionala. Helburu horretarako erabiltzaileei tratamendu, teknika, baliabide eta materialak eskainiko zaizkie, osasun emozional eta fisikoaren arteko oreka mantendu eta, azken baten, bizi-kalitatean gora egiteko.
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere