Aizkolarientzako III. San Martin txapelketa bikoteka
Hirugarren “San Martin” txapelketa bikotekako aizkolarientzat jokatuko igandean. Txapelketa kirol zinegotzigoak antolatu eta ordaindu du. Herri-kirol jaialdi hau San Martin kulturalaren barne txertatzen da. Txapelketa herriko plazan –Orbe Kardinalarenean- jokatuko da, eguerdiko hamabi eta erdietatik aurrera. Euria egingo balua, txapelketa eta jaialdia Ariztemndi pilotalekuan eginen da. Txapelketa aizkolarientzat izango den arren, ondoren herri kiroleko beste modalitate batzuek ere ikusi ahal izango ditugu.
Kartelean iragartzen denez, aizkolariak bikoteka arituko dira. Bikote horiek ondoko kirolariek osatuko dituzte: Atutxa II-Zelai, Cañamares-Flores eta Bihurri-Mugerza. Bikote bakoitzak lodiera ezberdineko zortzi enbor moztu beharko ditu, ahal duen azkarren.
Jarraian, harri-jasotzaileek erakustaldia egingo dute. Erakustaldian Ostoloza eta Idoia Etrxeberriak hartuko dute parte. Horren atzetik, Hodei Ezpeletaren txanda izango da, haur eta harri-jasotzaile hainbat altxatu emango dizkio harriari.
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere