Herri kiroleko III. San Martin txapelketa eta jaialdia ikusgarri

25.11.09
Kirolak

Pasa den igandean Ermuan jokatu zen bikotekako aizkolarien III. San Martin txapelketa Atutxa II-Zelai bikote bizkaitarrentzat izan den. Bizkaitarrak lodiera ezberdineko zortzi enbor moztu zituzten hogeita hamar minutu eta hogeita bederatzi segundotan. Irabazleak segundo bakar batengatik gailendu zuen Bihurri-Mugerza bikote gipuzkoarra. Hauek lana hogeita hamar minutu eta hogeita hamar segundotan egin baitzuten. Sailkapenean hirugarren geratu zuen Cañamares-Flores bikote nafartarra, irabazleek baino bi minutu eta hogei segundo gehiago behar izan baitzuten lana bukatzeko. Txapelketa eta jaialdi honetan esatari lanak Ziriako Ortiz de Zarate lankideak egin zituen, ederto baino hobeto. Herriko plaza jendez gainezka egon zen, eguraldia lagun izan baikenuen, haize epel eta eguzki eta guzti azaroan izanik ere.

Txapelketa dotorea izan zen. Eguraldia primerakoa, herri nahi beste edozelako kirol egiteko ere. Plaza ikuslez bete zen, kirolariak lanean ikusteko irrikan. Azoka egunean bezalaxe, eguraldia primerakoa izan zen, Ziriakok esan bezala “apropos eskatuta ere, ez dago hain ona eskatzerik”. Are gehiago, kontutan hartuta, azaroaren azken txanpan gaudela. Kirolariek ikuskizun ederra eskaini ziguten, guztia emateaz gain emozioa ere jarri baitzioten txapelketari. Azkenean, arnas eta kolpe bakar batengatik erabaki baitzen lehia.

Jaialdiari dagokionez, esan behar harri-jasotzaileek ere ez zirela atzean geratu. Idoia Etxeberria gazteak -17 urtekoak- 75 eta 100 kiloko harriak erraz eta garbi altxatu zituen. Ostolazak ere, lan txukuna egin zuen, 200 kilokoari hainbat altxatu emanez. Hori gutxi balitz, borobil bat eta 113 kiloko laukia ere jaso zituen, azken hori esku bakarrarekin gainera. Tartean, Hodei Ezpeleta eta Argaitz Cañamares hamar urteko gaztetxoen lana ere ikusterik izan genuen. Gaztetxoen enbor bana moztu zuten, beren aiten teknikoki lana nola burutu esan eta begiratzen zituztelarik. Gazteek, txalo zaparrada galanta jaso zuten egindako erakustaldiagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere