Zauritu bat Diputazio kaleko garaje eraikinean gertaturiko deflagrazioan
Gizon bat zauriturik gertatu zen atzo Ermuan, Diputazio kaleko garaje eraikinean kanpineko bonbona eztanda egin ondoren. Gertaera arratsaldeko sei eta erdiak pasatxoan izan zen eta oraindik ez da horren arrazoi zehatza ezagutzen. Ertzaintzak ikerketa gain hartu du eta hori oraindik zabalik dago. Deflagrazioak zuloa egin zuen eraikinaren fatxadan, horren zati bat kalera erori zelarik garajean bertan nahiz azpian aparkaturik zeuden hainbat ibilgailuei kalteak eraginez. Zauritutako gizona P.G.G. da, 51 urtetakoa eta Ermuko bizilaguna. Gizonak burualdean hainbat zauri zituenez, larrialdietako zerbitzuek Donostiako Arantzazu ospitalera eraman zuten. Zaurien eta horien kontsiderazioaren berririk ez da zabaldu. Eztandaren ondoren, garajera bertaratu ziren Udaltzaingoko kideak, Ertzaintzak eta baita Durangoko suhiltzaileak ere. Ikerketa gain hartu du Ertzaintzak, gertaeraren nondik norakoa argitzeko xedez. Garajearen ingurua heziez itxita jarraitzen du.
Gertakizunaren ondoren, garajera heldu ziren lehenak Udaltzaingoko kideak izan ziren herritar baten deia jaso eta gero. Herritarrak bere komunikazioan aditzera eman zuenez, ‘Burduntzi tabernaren gaineko garaje batean eztanda gertatu da eta kea dario”. Udaltzaingoko agenteek eraikinaren fatxadan zuloa zegoela ikusita, ingurua itxi egiten zuten segurtasuna ziurtatzeko. Garajera sartu eta ibilgailu baten barruan zauritutako gizona aurkitu zuten, horri lagundu eta larrialdiko zerbitzuak etorri iztene lanak koordinatuz. Zauritutako gizona Donostiako Arantzazu ospitalera eraman zuten. Udaltzaingoa etengabe jardun zuen hartu-emanetan zauritutako gizonaren familiarekin.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz