Ermuak herriko eta goi-mailako txirrindulari bi omenduko ditu asteburuan
Ermuak herriko eta goi-mailako txirrindulari bi omenduko ditu asteburuan, biak txirrindularitza usteko erabakia iragarri eta gero. Omenduak Igor Astarloa txapelduna eta Pedro Horrillo dira, hain zuzen ere. Astarloak munduko txapela eta urrezko domina irabazi zituen 2003. urtean, Hamiltonen(Kanadan). Hura izan zuen profesional gisa egindako denboraldirik onena. 2009an korritu zuen azkenengoz, Amica Chips-Knauf taldean eta orain erretiratzea erabaki du. Pedro Horrillok istripu larria izan zuen iazko Giroan, zauri larriak eta errekuperazio luzea edukiz. Nolanahi ere, izandakoa eta lorturiko maila berreskuratuko ez duela onartu eta gero, txirrindularitza lagatzea erabaki du, Rabobank taldeak eskainitako urteko kontratuari uko eginez.
Horrillok istripua izan zuenez, herriko zaletuek egindako proposamenari jarraiki, sinadura bilketa egin zen herrian kirolariari lehenbailehen ‘sendatzeko animoak eta besarkada bat helarazteko asmoz’. Mezu, sinadura eta animo guzti horiek –milatik gora eta munduko lau bazterretatik bidalitakoak- datorren ostiral arratsaldean jasoko ditu liburu batean. Udal zinegotzigoak ekitaldi xume bat antolatu dio, liburua eta plaka bat emateko xedez. Ekitaldia Osoko Bilkura aretoan egingo da, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Bertan udal-batzarkideak eta herriko kirol elkarteetako ordezkariak izango dira.
Larunbat arratsaldez, Igor Astarloa omenduko dugu txirrindularitza laga eta gero. Ekitaldia Baqué Kafeak antolatu eta koordinatu du
Ordu gutxi geroago, goi mailako kirolari, txirrindulari eta agintariek Ermura bilduko dira Igor Astarloari omenaldia egiteko, txirrindularitza profesionalean jarraitzeari agur esan baitio. Hirigunetik zehar hiru kilometroko martxa kontrolatua egingo da. Lagun eta txirrindulari ugarik baietza eman eta bertan egongo direla baieztatu dute. Ondoren, herriko plazan eta jende artean aurreskua dantzatu eta txapela jarriko zaio, segidan, merkatari, herriko kirol elkarte eta Baque Kafeak enpresako opari eta oroigarriak jasoko ditu Igorrek. Egitaraua arratsalde guztia hartuko du, lauretan hasiko eta seietan bukatuko atal ofiziala. Nolanahi ere, ondoren haurrentzako txokolate-jana eta bestelako jarduera gehiago izango diren arren, iluntzeko zortziak bitartean.
Horren guztiaren berri zabal eta luze datozen egunetan emango dizuegu, programa guztia erabat lotuta dagoela. Adi izan eta parte hartzera animatu!
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere