Ermua F.T.ak bere taldeekin egutegia argitaratu du, elkarteko finantzazioari laguntzeko
Ermua Futbol Taldeak 2010eko egutegia argitaratu du estreinakoz eta lehen aldiz. Erakundeak egutegi orokor bat argitaratu du –A3 baten inguruko tamaina (420x297 mm) duena- eta horrez gain beste zortzi ale berezitu eta txikiago, non talde alebin, infantil, eta jubenilak ere agertzen diren. Ekimenak xede bikoitza du, batetik klubean ari diren jokalarien eta beren familien esku oroigarri polita jartzea eta, bestetik, entitatearen ekonomiari mesede egitea. Krisialdiak kirolari ere eragin baitio eta Ermua F.T.ak publizitate kontzeptuko hainbat diru-sarrera galdu izan baititu azken bi denboraldietan. Bai Teodoro Zuazua futbol-zelaiko espazio fisikoetan iragartzen zirenenena bai eta partidak iragartzeko argitaratzen dizuten karteletan. Publizitate kontzeptuagatiko diru-sarreren galera, herriko eta inguruko enpresa, merkatari eta ostalariek jasaten ari diren estutasunen ondorio zuzena dira.
Hori horrela eta arazoari konponbide bat eman nahian, Ermua kirol-elkarteak hainbat ekimen jarri ditu martxan auto-finantzazioaren helburuari eutsi eta publizitateagatiko galerak orekatzen laguntzeko xedez. Entzumen gehien izan duen ekimenen artean, almanaka edo egutegia kaleratzearena dago, estreinakoz egin izan delako. Gainera. Egutegiok talde eta mailaka prestatu dituztenez, jokalari, entrenatzaile eta laguntzaile guztien argazkiak ikus daitezke bertan. Taldekako aleez gain, entitatearen egutegi nagusi edo orokorra ere badago, non zuzendaritza batzordea, entrenatzaile taldea, Ongaraiko instalazioak, eta gainerako hainbat gauza agertzen diren.
Taldekako egunkarien bina bertsio kaleratu dira. Txikiak 4 eurotan saltzen dira eta handiagoak berriz 6€tan. Egutegiak salgai dauden Ermua F. Taldeak Ongarain duen bulegoan bertan eta horiez hartu daitezke entrenamendu orduetan nahiz partidak jokatzen direnean. Guk egutegi horien zati eta irudi batzuek eskaintzen dizkizuegu, ikus eta ezagutu ditzazuen.
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere