Gaur alerta horia eta bihar alerta laranja
Gaur alerta horia dagoenez 60 litro ur metro koadratu bakoitzean biltzea jaso da eta bihar alerta laranja izatea espero denez Ermuko Udalak bai udaltzaingoari bai lan taldeari mobilizatu die beharrezko ekintzak eguraldi txarraren kontra aurreikusteko gai izateko.
Hori dela eta, Ermuko lantaldeak estoldak eta hobiak garbitu ditu. Honi esker, ur-zirkulazio hobea izango da, ez dira trabatzeak egongo, eta ura errazago pasatu ahal izango da.
Bai Ermuko Udalaren lantaldeak bai udaltzaingoak hondar-poltsak herriko leku estrategikoetan ipini dituzte, esate baterako beheko aldean dauden atarietan eta garajeetan, herritarrek beraiek erreakzioanatu ahal izateko.
Euskalmet zerbitzuak esaten du zerua oso hodeitsu edo estalita egongo dela, zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako dituela eta zaparradak handiak eta oso ugariak izateko probabilitatea handia egongo dela. Aldi berean, txingorra egiteko probabilitatea handia da eta ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura gutxi jaitsiko da. Bihar, zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da; euri ertaina egingo du, oso ugaria eta irunkorra eta zaparradak handiak izateko probabilitatea handia da. Goizaldean trumoi-ekaitzak izateko probabilitatea txikia da. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin.
Dena den, arazoren bat egonez gero herritarrek deitu ahal izango diote udaltzaingoaren telefonoari, hau da, 943176322.
Lotutako albisteak

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea