Ur hornidura hiru orduz etengo, sarearen elementuak aldatzeko

17.06.10
Abisuak eta matxurak

Hiriguneko erdialdean dauden hainbat kaleetako etxebizitza eta eraikinek urik gabe egongo dira gaur ostegun arratsaldean hiru orduz, gutxi gorabehera. Denbora tarte horretan , ur edangarria hornitzeko sarearen elementuak konpndu eta aldatzeko. Zerbitzuak esleiturik duen ANSA enpresak eta udaleko lan taldeak horrela iragarri dute, sareari Bizkaia Etorbideko 13an mozketa-balbula eta lepokoa aldatzeko lanak egingo direla. Ur etena arratsaldeko ordu bi eta erdietatik bost eta erdietara bitartean egingo da. Atzokoan ura mozteko balbulatik fatxadara arteko zatia aldatu egin zuten, eta gaurkoan ura eten egin beharko dute, mozketa-balbula eta lepokoa aldatzeko. Lan hori egin ahal izateko ura hornidura eten egin behar dute eta, horren ondorioz, udalerriko hirigineko zenbait kaletan ez da urik izango denbora horretan.

Udal ur zerbitzua esleitua duen enpresak, ANSAk informazio ohar bat kaleratu eta etenak ukituko dituen etxebizitzetako portaletan zabaldu du. Bertan sarea konpontzeko lanak egin behar direla-eta, sor ditzakeen eragozpenak barkatzeko eskatzen du. Etenak ondorengo kaleei eragingo die: Bizkaia Etorbidea osorik, San Ignacio auzoa, Komentukua, Diputazio, Zeharkaleko 25era arte, San Pelaioko 5, 7, 9, 11 eta 13 eraikinak, Probaleku osorik Zarauztarra jatetxe ohiko kalexka barne eta Baldespinako Markesa. Lanak amaitu bezain pronto, ur hornidura eta zerbitzua normaltzea espero dute teknikariek. Gauzak ondo joanez gero, zerbitzu hori lehenago eman ahal izatea ere posible dela adierazi digute.

Lotutako albisteak

Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du
Imagen
24.10.24
Orkatz gazte bat jaso dugu Ermuko kaleetan

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea