Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du lapurtutako taloia kobratzen saiatu eta gero

04.11.10
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen atzo goizean herriko banketxe batean lapurtutako taloia kobratzen saiatu eta gero. Gizona Eibarko Ertzainetxera eraman zuten diligentziak irekitzeko, ustez agiri pribatua faltsutzeagatiko akusaziopean, zerbitzuko arduradunek gaur ezagutarazi dutenez. Atxilotuaren izena JABS da, 36 urte ditu eta Ermuan bertan bizi da. Gizona poliziaren artxiboetan agertzen da, lehenagoko beste zenbait kasuengatik. Atxiloketa unean, gizonak faltsututako eta 1255 eta 2015 eurotako beste bi taloi zeramatzan soinean. Taloi bi horiek beste Aurrezki Kutxa ezberdin batek emititutakoak ziren, zeinak Ermuan bertan bulegoa ere baduen.

Gertakizunaren kronologia eta kontaketa

Enpresari batek goizeko hamarrak aldera Udaltzaingoaren zentralitara deitu zuen, pertsona batek herriko banketxe batean berari lapurturiko taloia 1470 euro kobratzen saiatu izan dela adieraziz. Irratiz abisua zabaldu ondoren, zenbait agente sukurtsalean bertaratu ziren, gizona jada bertan ez zegoelarik. Langileek aditzera eman zietenez, gizonak azkartasunez alde egin zuen bere burua deskubriturik sentitu eta gero. Haren deskripzioa eta janzkerari buruzko datuak jaso eta gero, Udaltzaingoak operatiboa jarri zuen martxan hura bilatu eta harrapatzeko. Beranduago, agenteek gizona ikusi, identifikatu eta atxilotu zutelarik sukurtsaletik hurbil dagoen kale batean.

Gizona ezaguna da eta poliziaren artxiboetan agertzen da, lehenagoko beste zenbait kasuengatik. Gizona atxilotu eta Eibarko Ertzainetxera eraman zuten diligentziak irekitzeko, ustez agiri pribatua faltsutzeagatiko akusaziopean. Ikerketa eta diligentzien arabera jakin izan denez, gizonak lan egin zuen enpresa batekoa zen txekea, bertatik alde egin aurretik taloitegia harrapatu eta eraman zuelarik. Atxiloketa unean, gizonak faltsututako eta 1255 eta 2015 eurotako beste bi taloi zeramatzan soinean. Taloi bi horiek beste Aurrezki Kutxa ezberdin batek emititutakoak ziren, zeinak Ermuan bertan bulegoa ere baduen.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz