Udaltzaingoaren gomendioak kabalgataz seguru gozatzeko

04.01.11
Hiritarren Segurtasuna

Udaltzaingoak aholku zerrenda bat ezagutarazi du pertsonen eta, batez ere, haurren segurtasuna gehiagotzeko bihar herrian ospatuko dugun Errege Magoen Kabalgatan. Dakigunez, umeentzat biharkoa egun magikoa izanen da eta liluratu egiten ohi direnez, urtero, bat edo beste gurasoengandik despistatu eta galdu egiten da jendartean. Umeak nahiz haren familiakoek hartzen duten sustoa ez da makala izaten. Normalean, gertakizuna sustoan, besterik ez da geratzen, eta hainbat minuturen bueltan berriz elkarri bila ibili ondoren elkartu eta pasadizoa amaitzen da. Dena den, badaezpada hobe aldez aurretik neurriak hartzea eta prebenitzea.

Esan bezala, urterokoa da jendartean umeren bat edo bestea despistatu edo galtzea. Horren aurrean, udaltzaingoak ondorengo neurriak jarraitzea proposatzen digu:

  • Haurraren esku edo besoan gurasoen telefonoa idaztea. Umeari lepo nahiz eskuturrean helbidea eta harremanetarako telefonoa idatzita daraman plaka jartzea.
  • Haurrari bere izen-abizen oso erakustea. Eta adinaren arabera, ahal bada, helbidea eta telefonoa ikas ditzala baita.
  • Pertsona ezezagunei jaramonik ez egitea, ez eta ezer hartzea.
  • Gurasoengandik galduz gero, kabalgataren ibilbidearen inguruan izango diren Udaltzaingoko agenteengana, kabalgata antolatu duten kideengana edo giza agenteengana jotzea.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz