Victor Manuelen kantaldirako sarrerak saltzeko sistema aldatu egin da

08.02.11
Ermua Antzokia

Udal kultura sailak gaur iragarri duenez Victor Manuel kantariaren kontzerturako sarrerak saltzeko aurreikusi zuen sistema aldatu egingo du. Aldaketa behinenak bi dira; lehena, pertsona bakoitzeko erosi ahal izango diren gehienezko sarrera kopurua 4 izango da, eta ez 6 aldez aurretik iragarri bezala. Aldaketa hori egiteko arrazoiak ondorengoak dira: salmenta modu justuagoan egiteak –gutxi batzuk guztiak erosi ez ditzaten- eta kantaldira joan nahi duten pertsonei bertan izateko aukera gehiago ematea.Bigarrena, salmentari ekiteko ordua atzeratzean datza. Hori horrela, salmentari arratsaldeko otsailaren 14ko arratsaldeko 7etan ekingo zaio, eta ez goizeko 8:30etan. Aldaketa horren arrazoia ere salmenta arrazionalizatzea eta pertsona kopuru handiagoari aukera ematea da, interesdunek lanera, ikastera edo bakoitzaren eginkizunak egin ahal izateko, eguna argitu orduko ilaran egon beharrik izan gabe.

Sarrera bakoitza 15 eurotan salduko da. Sarrera guztiak saltzen ez badira horiek eskatu eta erreserbatu ahal izango dira telefonoz biharamunetik –otsailaren 15etik-, Lobiano zabalik dagoen ordutegian (gaueko bederatzietara arte). Horren ondoren, oraindik sarrerarik geratzen bada, daudenak Antzokiko takilan salduko dira, ikuskizuna hasi aurreko berrogeita bost minutu lehenagora artean.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25