Victor Manuelentzako sarrerak: astelehen arratsaldeko 7etatik aurrera, Lobianon salgai
Victor Manuelen kontzerturako sarrerak saltzen hasiko da astelehenean udal kultura saila. Salmentari otsailaren 14ko arratsaldeko 7etan ekingo zaio, Lobiano Kultur Gunean. Pertsona bakoitzal erosi ahal izango diten gehienezko sarrera kopurua lau (4) izango da. Sarrera bakoitzak 15 euro balio du.
Salmenta ordua goizeko 8:30etatik arratsaldeko 7etara atzeratzeko arrazoiak ondorengoak dira: salmenta modu justuagoan egiteak –gutxi batzuk guztiak erosi ez ditzaten- eta kantaldira joan nahi duten pertsonei bertan izateko aukera gehiago ematea. Sarrera guztiak saltzen ez badira horiek eskatu eta erreserbatu ahal izango dira telefonoz biharamunetik –otsailaren 15etik- aurrera, Lobiano zabalik dagoen ordutegian (gaueko bederatzietara arte). Horren ondoren, oraindik sarrerarik geratzen bada, daudenak Antzokiko takilan salduko dira, ikuskizuna hasi aurreko berrogeita bost minutu lehenagora artean.
Antzokia amaitu eta prest izateko lanak aurrera doaz, gainean dugun inaugurazio ekitaldirako
Ermua Antzokia amaitu eta prest izateko lanak aurreikusitako erritmo onean aurrera doaz, gainean dugun inaugurazio ekitaldiari begira. Aste honetan anfiteatroko jarlekuak ipini dira, eta baita sarrera nagusiko errotulazioa ere. Horren guztiaren lekuko, bi argazki uzten dizuegu. Baina ez pentsa biak egungoak direnik, ez. Uzten dizkizuegu hogei urteko aldea duten bi argazki. Lehenengoan –ezkerrekoan- Antonio Cantador dugu 1991eko abuztuan lanean. Urte hartan anfiteatroko jatorrizko eta zurezko aulkiak aldatu zirenekoa da. Alboan, ostegunean jarleku berri eta erosoak jartzen jardun duen langilea dugu. Hori bai aldea, hogei urte tartean eta izugarrizko aldaketa… Hori bai, onerako! Gero eta gutxiago falta ateak zabaltzeko.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean