Ermua Antzokia, inauguratu berri dugun errealitatea

25.02.11
Ermua Antzokia

Ermua Antzokia atzotik inauguratu berri dugun errealitatea dugu. Inaugurazio ekitaldia atzo iluntzean egin zen. Ekitaldiari hasiera eman zitzaion agintariei harrera eginez. Bertan izan genituen Estatuko gobernuaren ordezkaria, Mikel Cabieces, Jaurlaritzaren Kultura sailburu Blanca Urgell, Kulturako Foru Diputatu Josune Ariztondo eta herriko alkate Carlos Totorika. Antzokira sartzeko alfonbra gorri batetik pasa behar zen. Dantzari eta txistulariek bertan harrera egin eta aurreskua dantzatu zieten, jarraian eraikinaren fatxadan jarritako plaka estalgabetu zutelarik. Behin barruan, agintarien hedabideen eta bertaratutakoen aurrean agerraldian egin eta hitz batzuk esan zituzten. Totorikak guztioi ongi etorria eman eta erakunde ezberdinetako ordezkariei eskerrak eman zizkien beren laguntza ekonomiko eta konpromisoagatik, ‘proiektua’ errealitate egiten lagundu izan dutelako, gaur berrirekitzen dugula ospatzeko bildu garelarik”.

Josune Ariztondok hitza hartu eta instalakuntza ireki ondoren egunerokoari, egunero egiten den kulturari eustea eta bide berriak irekitzea da erronka nagusia”. Diputatuak aditzera eman zuenez aldundiak “denbora luzeko konpromiso du Bizkaiko kultur ekipamendu guztiekin, tartean lehen Zinema zena eta orain Ermua Antzokia dagoelarik, Bizkaiko programazioarekin, horren baitan baitago eta, noski, etorkizunean ere horrela mantenduko dela” azpimarratuz, “gaur hasten duen bidaia berrian”.

Urgell sailburuak zorionak adierazi zizkion Ermuari proiektua amaitu izanagatik. Horretan erakunde ezberdinek lagundu eta parte hartzeagatik bere poza agertu zuen. Jaurlaritzak proiektuari ekonomikoki bultzada garrantzitsua izan badio ere, atzokoa gure artean zegoela esan zuen “inplikazio emozionalagatik”. Oso garrantzitsutzat jo zuen “herri handi eta hiri txiki guztietan honelako azpiegiturak izateari, hurbileko kultura deritzogun horri betetzeko. Hau da, etxetik hurbil, herrian bertan, musikaz, antzerkiaz, zineaz edo kontzertuez gozatzeko aukera izateari, aitzakiarik izan ez dezagun, ikuskizun horietara joan eta kontsumitu ez izateko”.

Gobernuaren ordezkariak, azkenik, Kultura Ministroaren goraintziak emateko aprobetxatu zuen hitzaren txanda, hark bereziki egiteko eskatu baitzion. Cabiecesek kultura motore ekonomikoa ere badela esan zuen. “Kultura ez da arazo, egun dugun bezalako krisi garaietan, esan zuen, alderantziz, kultura aukera da, jarduera ekonomikoaren sortzaile baita”. Agintariaren esanetan, kulturak pertsona nahiz gizarte moduan aurrera egiten lagundu behar digu.

Atzoko jaialdian hartutako hirurogeita hamar bat argazkiren bilduma prestatu dugu. Argazkiok Flickr-era igo ditugu eta bertara joanda ikus ditzakezuez guztiak. Horretarako azpian ndugun informazio gehiagoko lastebidean klik egin eta bertara eramango zaituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25