Victor Manuelen kantaldia hartuko du gaur Antzoki berrituak

25.02.11
Ermua Antzokia

Victor Manuel kantaria entzun eta ikusi ahal izango dugu gaur goitik behera berriztutako Ermua Antzokian. Kantaldia gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da eta aretoa lepo egongo da, 510 jarlekuak beteta egongo baitira, bigarren egunez. Ez dago sarrerarik, guztiak orain egun batzuk aldez aurreko sarreran jarri eta ordu eta laurdenean agortu baitziren.

Kantautore eta produktore asturiarra semearekin batera etorriko da eta emanaldi akustiko eta antologikoa eskainiko du, abesti arrakastatsuak errepasatuz. Semeak, David San Josék pianoa joko du eta gitarrarekin laguntzen Ovidio Lóp izango du. Emanaldia “Vivir para cantarlo’ biraren barne dago, zeina “abestien biografia’ goitizenaz ere ezaguna den. Bira horretan Espainia eta Hego Amerikako zenbait herritan ibili da, kantari bezala 1960etik gaur artean egin duen ibilbideari errepasoa eginez. Kantatuko duen abesti bakoitzaren esanahi berarentzat azalduko duelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25