Zinekluba pantaila handira bueltatuko da gaur, Izarraren argia euskaraz eskainiz

03.03.11
Ermua Antzokia

Mudo-drogot elkarteak martxoko emanaldiei hasiera emango die gaur eta hilabeteak nobedadeak ekarriko dizkigu. Zinekluba Ermua Antzokiaren pantaila handira bueltatuko da, bi urteren ondoren. Horrez gain, emanaldi bakarra izango da, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera eta, sarreran, 3 euro ordaindu beharko da. Gaur iluntzean ‘Izarren argia’ proiektatuko da euskaraz, jatorrizko bertsioan eta gaztelerazko azpitituluekin. Filmak 98 minutu irauten ditu. Mikel Ruedak idatzi eta zuzendu du. Antzezleak ondokoak dira: Barbara Goenaga, Itziar Lazkano, Klara Badiola, Estibalitz Gabilondo eta Amaia Lizarralde. Ermua Antzokian ikusi ahal i zango dugu, gaueko zortzi eta erdietatik aurrera.

Sinopsia

1938. Victoria, errepublikano baten alarguna, Saturrarango kartzelan sartuko dute ahizparekin eta semearekin batera. Mesedetako mojen ardurapean dagoen emakumeentzako kartzela hartan gertatu zen Espainiako Gerra Zibileko pasarterik latzenetako bat. Eta Victoriak bere larruan jasan zuen hura guztia. Pantera Zuria da espetxeko zuzendaria, eta Vallejo doktorearen teoriak jarraituta, espetxeratutako emakumeei haurrak kenduko dizkie Espainiaren onerako dela esanez. Victoriak, semearen galerarekin desesperatuta, aurre egingo dio Pantera Zuriari gainerako emakumeekin, haren zigorrak eta irainak jasango ditu, alde egiten saiatuko da eta, azkenean, semea berriro aurkitzeko itxaropenari helduta bizitzen ikasiko du.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25