Gorringo taldeak umorezko ‘Xabinaitor’ antzezlana dakar Antzokira
‘Gorringo’ taldeak, ‘Xabinaitor’ antzezlana dakar bihar gauean Ermua Antzokira. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerak 8 euro balio du eta takilan eskainiko dira, oraindik egon badaudelako. Antzezlana aproposa da oso 8 urtetik 158 bitarteko pertsona guztientzat. Muntaia telebistako Wazemank saio ospetsu eta arrakastatsua egiten zuen taldearena da. Gure buruaz barre egitea bezalakorik ez dagoelako, horrela diote bahintzat…
Xabinaitor. “EGA titulua duen super-heroi bakarra”ri buruzko komedia honetan, Gorringo taldeak Patxi Gallegoren “Xabinaitor” komikitik moldatutako antzerki-muntaia aurkeztuko du. Obraren protagonista euskal super-heroi bat da, emakumeen edertasuna gurtzeko beti presta dagoena eta bizitza zibilean Xabino Lizuniaga gisa ezagutzen dena.
Taldeak “umore lotsagabeko eta garratzeko” euskarazko obra aurkezten du, ETBn egindako lanek ospetsu bihurtu duten Anjel Alkain aktore dibertigarria protagonista duela.
- Autorea: Nagore Aranburu.
- Zuzendaria: Anartz Zuazua.
- Antzezleak: Mikel Pagadizabal, Mikel Laskurain, Egoitz Lasa, Ainere Tolosa, Isabel Agirresarobe, Asier Sota eta Anjel Alkain.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean