Automobilek eta oinez goazen pertsonek ez gara ongi konpontzen
Automobilen kopurua asko handitu da eta gure herriko bide eta kaleen ezaugarriak, arazo bihurtu dute autoen zirkulazioa eta oinezkoen elkarbizitza. Ez gara bakarrak, hori horrela eman baita hiri guztietan eta areagotu azken hamar urteetan.
Orain gutxira artean, gidari eta oinezkoek arazo askorik gabe konpontzen ginen gure hirietan. Tamalez, gure kaleetatik zirkulatzen dabiltzan ibilgailuen kopurua gero eta handiagoa da eta, gaur egun, kotxeak eta oinez gabiltzan pertsonak ez gara hain ondo konpontzen.
Automobilen fenomenoak aurrerabidea, azkartasuna eta erosotasunaz gain, arazoak ere baitakartza berarekin. Arazorik larriena istripuak dira, batez ere ahulenei, hau da edadetu eta haurrei eragiten dietenean. Horrela izanik ere, ibilgailuen aparkalekuek ere sortzen duten eragozpena ez da nolanahikoa.
Komentukua zamalanetarako bakarrik dago zabalik, baina ez da errespetatzen. Partikularrek bertan aparkatzen dute errekaduak egitera joateko
Gaur egun trafikoak gizartean sortarazten dituen arazoak areagotu egiten dira, automobila denerako erabiltzen dugulako, hiribarruko joan-etorriak egiteko baita ere, nahiz eta gure udalerrian distantziak oso motzak izan eta auzoak erdigunetik hurbil egon.
Etxe ondoko dendara ogia erostera ere kotxez goaz eta, gainera dendaren ate aurrean utzi nahi izaten dugu automobila, espaloian, bigarren lerroan edo zama lanetarako lekuan autoa utzi behar badugu ere. Horrela egiteak, arazo ugari sortzen dizkigu pertsonoi. Espaloi gainean utziz gero, bertatik joan behar direnak bidera jaistera behartzen ditugu eta, esaterako, haurren aulkitxoaz edo gurpil-aulkiaz doana benetako arriskuan jarriz.
Arazoari aurre egiteko guztiok inplikazio beharrezkoa da, udalarena nahiz herritarrena. Udalaren zeregina herriko zirkulazioa hobetu eta ordenatzeko neurriak hartzea da, lurrean pintatutakoak nahiz seinale bertikalak mantentzea, aparkalekuak prestatzea eta, azkenik, arauak errespetatzen ez dituzten guztiei isuna jarri eta zigortzea.
M.Valdespinako parke azpian aparkalekuak txandakako 58 plaza ditu eta lehenengo 2 orduak doakoak dira
Herritarroi bide hezkuntzaren oinarrizko arauak betetzea dagokigu oinezko garenean eta, zirkulazioko arauak gidatzen goazenean. Eta, batez ere, bide publikoa erabiltzen duten gainerako pertsona guztiak errespetatzea. Autoa denerako erabiltzeak gure gizartean eragozpen eta arazoak dakartzala jakin behar dugu: kutsadura, zarata, auto-ilarak,…
Hirian gidatzea ez da batere erraza eta horretaz jabetu behar dugu. Are gehiago, hiribarrutik ibiltzeko ez genuke autoa hartu beharko, behar-beharrezkoa ez bada behintzat. Gure herrian gertaera bitxia ematen da, Valdespinako markesaren parke azpian aparkaleku publikoa dugu, non txandakako 58 plaza ditugun eta lehenengo bi orduak guztiontzat doan izanik. Hortaz hirigune erdira edozertara etorri nahi dutenek hortxe dute aukera paregabea!
Aipatu aparkalekuan egunaren ordu askotan plaza libreak izateaz gain, hortik oso hurbil dagoen Komentukua kalean oinezkoentzako zonaldea eta zamalanetako gunea dugun horretan, partikularren automobil piloa biltzen dira goizero, lanean dabiltzan garraiolarien zama-lanak oztopatuz eta bertan dabiltzan oinezkoak arriskuan jarriz.
Apirilaren 4tik aurrera, agenteek isunak jarriko dizkiete Komentukuan aparkatzen dutenei. Arau-urratze larria izango da eta 200 euroko isuna jarriko
Egoera horren aurrean, hainbat herritar eta bizilagunek Udalera nahiz udaltzainengana jo dute egoerari konponbidea jartzeko eskatuz. Zonaldea zaindu eta erregulatzeko eskaria eginez eta modu ez egokian erabili eta errekaduak egiteko bertan aparkatzen duten gidariak zigortuz.
Horregatik guztiarengatik, Udaltzaingoak herritarroi jakinarazten digu, astelehenetik aurrera Komentukua kalearen zaintza lanak areagotu eta zorroztu egingo dituela eta bertan aparkatzen dutenei informazio oharra utziko diela.
Ohar horren bidez, gidariei jakinaraziko zaie apirilaren 4tik aurrera salaketak jarriko dituztela eta Bide segurtasuna, motordun ibilgailuen zirkulazio eta Trafikoari buruzko legearen 91,2 g) artikuluan ezarritakoaren arabera, isuna jarriko zaiela zama-lanetarako gunean aparkaturik daudelako.
Arau-urratze hori larritzat jotzen da eta isuna 200 eurotakoa (berrehun) izango da.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz