Apirila hastearekin batera, zine programazioa berria ere hasiko dugu
Apirila hastearekin batera, zine programazioa berria ere hasiko dugu. Hileko bonoa jada salgai dago, 14 eurotan. Bonoarekin zine komertzialeko eta zineklubeko saioetara sartu ahal izango da. Apirilean guztira 14 filma proiektatuko da, beraz bonoa harturik filma bakoitza euro baten truke ikusi ahal izango dugu ermuarrok. Horrez gain, gogoratu behar bonoa edozeinek erabili dezakeela, hortaz joan nahi ez izanez gero edo joaterik ez badugu, nahi dugun pertsonari utzi diezaiokegu. Apirilean zehar ikusi ahal izango dugu Oscar sarietan nagusitu den ‘El discurso del rey’, eta kalitatezko beste titulu hauek: ‘Valor de Ley’, ‘Cisne negro’, ‘The Fighter’, edo Santiago Seguraren ‘Torrente IV’ arrakastatsua. Azken hau 3 dimentsiotan emango da. Zineklubean berriz, zine independientearen azken filma arrakastatsua ‘Buried’ edo ‘Sin retorno’ argentinarra ikusteko parada izango dugu, Leonardo Sbaraglia eta Federico Luppirekin.
Larunbatean hasiko da apririleko programazioa. Arratsaldeko 7etan David Sanchez Arevaloren ‘Primos’ komedia emango da. Filma dibertigarria da, kritikak nahiz ikusleek oso ondo hartu dutena. Gaueko 10etan Darren Aronofskyren ‘Cisne Negro’ titulua pasako da. Antzezleen artean Natali Porman, Winona Ryder eta Vicent Cassel ditugu. Natali Pormanek filmean egindako lanagatik Oscar saria jaso du, antzezle onenari. Intriga psikologikoko filma da, non New Yorkeko ballet taldeko dantzarien arteko lehia eta istiluak kontatzen diren.
Igandean, gazteentzat arratsaldeko 5etan, euskarazko ‘Zigortzaileak’ filma emango da. Filmak tratu txarrak eta abusuak jasaten dituen ikasle talde baten istorioa kontatzen du. Gaizki tratatutakoek isilpean taldea eratu eta mendekua hartzen hasiko dira. Filmak super-heroien iturritik edaten du eta bullying-aren arazoa ukitzen du, umorea eta entretenimendua uztartuz.
Igande arratsaldean, 19:30etan’Cisne negro’ pasako da eta 22:00etan berriz ere ‘Primos’ filma errepikatuko. Astelehenean, azkenik, asteburuan zinera joan ez direnek azkenengoz ‘Primos’ ikusteko aukera izango dute.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean