Ondasunen kontrako delitu-tasa baxua dugu Ermuan

07.04.11
Hiritarren Segurtasuna

Ermuan 2010eko urtean ondasun publiko eta pribatuaren aurka 104 delitu izan genituen. Horietatik 14 gizalegearen aurkakoak edo bandalismoko kasuak izan diren. Gainerako beste 90ak, aldiz, lapurretak. Urte horretan Udaltzainek lau pertsona atxilotu zuten.

2009an gizalegearen aurkakoak edo bandalismoko kasuak 55 izan ziren. Aldiz, 36 lapurreta salatu ziren. Urte horretan Udaltzainek beste lau pertsona atxilotu zituzten, aurrekoaren kopuru bera.

2008ko datuak ondokoak dira: gizalegearen aurkakoak edo bandalismokoak 91 kasu eta 113 lapurreta. Udaltzainek 13 pertsona atxilotu zituzten. Atzera begirada horretan ikus dezakegunez, orain urte batzuk gorabeherak askoz gehiago ziren ondorioz, Ermuan hobera egin dugu delinkuentziaren datuan jaitsiera adierazten baitute gure herrian. Horren atzean,gure ustez, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko lankidetza eta koordinazioa dago.

Ermuko delinkuentziaren indizea baxua da; estatuko bataz bestekoarekin alderatuta askoz baxuagoa, eta autonomia edo lurraldekoaren azpitik dagoena

Aurtengo 2011ko lehen hiru hilabeteko estatistika ondokoa da: 30 gizalegearen kontrako ekintza; 20 lapurreta eta atxilotu 1. Horiek horrela, aurreikuspen ona dugu eta aurten datuak hobetzea espero, Ermuan ematen den delinkuentzia apurka behera egiten jarraituko duelakoan.

Ermuko delinkuentzia datuak baxuak dira, Espainiako bataz bestekoaren oso azpitik daude, eta baita Euskadiko nahiz Bizkaiko babaz besteko indizearen azpitik. Estatuko Fiskaltza Datuen arabera Ermuan ondasunen aurka egiten diren delituen tasa 6,41 da, 1000 biztanleko. Espainian aldiz, tasa hori 46,95 da; Euskadikoa 40,53 eta Bizkaiko 43,41 hurrenez hurren.

Udaltzaingoaren helburua 2011ko urtealdirako

Udaltzaingoak kalean agente gehiago eta ordu gehiagotan edukitzeko xedea du, merkatal guneetan presentzia gehiagotuz eta zaintza bereziak eginez, uniformea jantzita izango duten eta kaleko arropekin ibiliko diren agentez baliatuz. Neurri horiekin guztiekin, lurrazpiko aparkalekuetan gertatzen ohi diren lapurretei aurre egin nahi zaie.

Grafika

Ondasun publiko eta pribatuaren aurkako delituak
Urtea Gizalegaren aurkakoak eto bandalismoko kasuak Lapurretak Atsilotuak Delituak guztira
2011 3 20 1 23
2010 14 90 4 114
2009 55 36 4 91
2008 91 113 13 204


Grafika

Delinkuentzia indizeen konparazioa
Lekua Delinkuentzia indizea
Ermua 6,41/1000 hab
Bizkaia 43,41/1000 hab
País Vasco 40,53/1000 hab
España 46,95/1000 hab



Erabilgarri diren zenbait aholku

Lapurretarik ez emateko neurririk onena prebentzioa da. Ingurunean jabetuz bizitzen ikastea, arreta jartzea eta gure sen ona aplikatzea.

Hori horrela, herritarroi webgune korporatibo honetan, segurtasun atalean, ematen ditugun aholkuak irakurri eta bere egiteko eskatzen dizuegu. Aholkuetara iristeko, jarraitu ondorengo lasterbideak:

Segurtasuna etxean
Segurtasuna dendan

Seguruenik guztiok ezagutuko ditugu aholku horiek. Nolanahi ere, gogora ekarri eta ermuarron segurtasunari mesede egiteko balioko dutela espero dugu.

Garajeetako lapurretei, nola egin aurre?

Orain egun batzuk, lapurretak izan dira hainbat garajeetan. Horietako zenbait kasutan, jokabidea antzerakoa izan da. Horregatik, ondorengo iradokizuna jarraitzeko eskatzen dizuegu.

Garajeetara lapurretara sartzen diren gaizkileek gure deskuiduez aprobetxatzen dira barrura sartzeko. Esaterako, portalekoa atea zabalik lagatzen dugunean, batzuetan gau osoan zehar garbitzaileek horrela utzi dutelako, aireztatzeko edo lurra azkarrago sikatzeko. Garajeko ate automatikotik ere sartzen zaizkigu, bizilagunen batek kotxeaz sartu edo irtetean, arretarik jartzen ez badu.

Adierazitako kasu bi horietan, inori erraztasunik ez emate aldera, adi egon eta garajetik nahiz peoratik irteten garenean atea ongi itxi artean zain egotearekin nahiko izango da. Obrak egiten edo altzariak igo eta jaisten dabiltzan bizilagunek barne egonik. Ateak zabalik lagatzean ahulago egin eta arriskua sortzen baitugu.

Garajetik irteten edo sartzen garenean ere, ate automatikoa itxi bitartean itxarotea komenigarria da, errepidea hartu eta gure bidea jarraitu aurretik. Horrela egiten badugu, baimen gabekorik pertsona edo autorik ez zaigu sartuko, alde egiten dugunean lasai asko lapurretarik egin ez dezan.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz