Antzokiak Ivan Ferreiroren kontzertua hartuko du

13.04.11
Ermua Antzokia

Ivan Ferreiro musikariak (Vigo, 1971) kontzertua emango du Antzokian bihar gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 10 euro balio du eta, oraindik egon badaudenez, Lobiano Kulturgunean eskura daitezke ostiralera artean. Galiziar honek ‘Picnic extraterrestre’ bere azken lana aurkeztera dator, egiten ari den biraren barne.

Zer jaten omen da picnic estralurtar batean? Ivan Ferreirok du erantzuna eta bere azken diskoaren bidez emango digu. Ferrero ez dator Venusetik, ez, Vigotik baizik. Baina ‘Los Piratas’ taldearen buru gisa emandako hamabi urteak eta bakarlari gisa bete dituen bostak gai egiten dute galdera hori erantzuteko. Eta hobeto egiten dakien gauzaren bidez erantzungo digu, kantuaren bidez&hellip.

''Picnic extratrrestre'' diskoa bakarka kaleratu duen laugarren lana da

Ferreiro rock musika lantzen du. Hamahiru urtetan Los Piratas taldeko buru, kantari eta konpositorea izan zen. Bost urtetik hona bakarlari moduan dabil, taldea utzi ondoren. Bere ahots berezi eta erregistro zabaldunak, talde honetako abesti mitikoak interpretatu zituen, “Promesas que no valen nada”, “Años 80” edo “Mi coco” bezalakoak. Talde ospetsuaren banaketaren ondoren 2003. urtean, musikaren mundutik ez aldentzea erabaki zuen Ivanek, eta bere bakarkako ibilbideari ekitea. Gaur egun Ivan artista ospetsua da baita Espainiako musikaren erreferentea ere.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25