Goenkaleko arrapala matxuratu egin da eta segurtasunez zerbitzurik gabe utzi da
Goienkale eta San Isidro kaleak lotzen dituen arrapala mekanikoa aste betez zerbitzurik gabe izanen da, Obra eta zerbitzu sailak gaur iragarri duenez. Azpiegiturari Schindler instalatzaileak aldizka egiten dion azken errebisioan –aste honetan bertan- gorabehera bi antzeman zituen. Gorabeherak horiek eskumako eskubandan eta trakzio polean zeuden eta leku bietan pieza bana aldatu behar zen, arrapalako erabiltzaileen segurtasuna bermatze aldera. Schindler enpresako langileek zentralera eskatu behar izan dituzte aldatu beharreko piezak, lurraldeko ordezkaritzak ez baititu horiek hemengo biltegian eduki.
Osagai eta pieza horiek ekarri bitartean, teknikariek mekanismoa geldirik izateko eta ez erabiltzeko gomendatu dute, inolako intzidentziarik gerta eta erabiltzaileek kalterik jasan ez dezatela bermatzeko. Schindler enpresa suitzarrak osagaiak datozen egunetan eskuratzea espero du eta datorren astean konponketa egitea eta arrapala martxan jartzeko asmoa duela adierazi du.
Lotutako albisteak

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea