Apirileko zine programazioak Torrente IV eta Rio filmen proiekzioarekin amaituko
Asteburu honetan amaiera emango diogu apirileko zine programazioari. Asteroko legez, programazioa bihar –apirilaren 28an- hasiko da zineklubaren eskutik. Iluntzeko zortzi eta erdietan François Truffaut zuzendariaren ‘Los 400 golpes’ ikusteko aukera izanen dugu. Filma honekin 1959an Cannesen zuzendari onenaren saria eskuratu zuen. Antoine nerabeak ezin du gehiago, familia eta eskolako arazoek gainditu egin dute eta Rene lagunarekin ihes egiteko eta itsasoa ezagutzera joateko plana prestatzen du. Jatorrizko Bertsioa Azpitituluekin (JBA) emango da.
Larunbatean, arratsaldeko zazpi eta erdietan Torrente IV Lethal Crisis emango da lehen aldiz, 3 dimentsiotan (3Dn). Santiago Segurak asmaturiko polizia kasposoaren abenturak aurrera egingo dute. Kasu honetan ustez zerbitzatzen duen gizartearen morala mehatxatuz. Laugarren proposamenen honek arrakasta handia lortzen ari da, takilan bildutakoari erreparatuz gero. Sarrerak 6 euro balioko du takilan eta betaurrekoak barne egongo dira. Aldiz, bonoa erosi dutenek, 2 euroko gehigarria ordaindu beharko dute.
Larunbat gaueko 10etan Richard J. Lewisen El mundo según Barney titulua proiektatuko da. Komedia honetan Barneyren bizitza kaotikoko une onak eta txarrak kontatzen dira.
Programazioan bildutako tituluak: ‘Los 400 golpes’;''Torrente IV'';''El mundo según Barney'' y ''Rio''
Maiatzaren 1eko igandean, gazteek Rio filma ikusi ahal izango dute, hiru dimentsiotan (3D). Carlos Saldanha zuzendariaren animaziozko filma da. Momentu honetan EEBBetan ezezik beste 22 herrialdeetan dirurik gehien lortu duen filma da, Espainia barne izanik. Bi guakamaiok amodioa, askatasuna, adiskidetasuna eta kemena aurkituko dute Rio de Janeiro hirian pasatzen dituzten inauterietan.
Igandeko 19:30etan, ‘El mundo según Barney’ pasako da bigarrenez eta gaueko y a las 22:00etan ‘Torrente IV’ baita bigarrenez ere. Seguraren filma azkenengo ikusi ahal izango da, astelehen arratsaldean, maiatzaren 2ko 20:30etan.
Apirileko eskaintzari amanera emango diogu. Une honetan programazioa prestatzen duen taldea lanean ari da, maiatzekoa ixteko. Nolanahi ere, jada, hainbat titulu ezagutzen ditugu, esaterako, ‘Pá Negre’ edo ‘El demonio bajo la piel’ zineklubean eta ‘Incendies’, ‘Sin límites’, ‘La legión del aguila’ edo ‘Caperucita Roja’ zine komertzialean.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean