N-634 errepidean asfaltatze lanak egingo bihar eta hainbatean txandaka pasatu beharko da
Eibarko saihesbidearen hirugarren eta azken fasea egiten diharduen Construcciones Mariezcurrena. S.M.ak aditzera eman duenez bihar asfaltatze lanak egingo ditu 634 nazionalean. Hain zehatz ere, Ibur Errekako industrialdearen sarrera paretik errotonda berria nazionalarekin bat egiten duen lekura eta hortik Sallabente auzora jarraitzen duen noranzkoan. Lanei hasiera emango zaie goizeko 8etan eta guztia aurreikusi bezala badoa, iluntzeko 8etarako gutxigorabehera amaituko. Lan horiek direla-eta, noranzko ezberdina daramaten automobilek txandaka pasa beharko dute hainbatean. Eibarko saihesbidearen azken fasea exekutatzen dagoen enpresak Eibartik datorren zubia eta 634 nazionala lotuko dituen errotondaren inguruak -ezker nahiz eskumako erreiak- asfaltatuko ditu, Sallabente auzoan.
Enpresak baimena eskatu die Bizkaiko nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiei, errepidearen titularrei hain zuzen ere. Enpresako bozemaileek adierazi dutenez, beraien asmoa gidariei eragozpenik txikiena sortzea da.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz