Paco Valladares eta María Garralón Antzokira datoz, ‘Tampa mortal’ komediarekin
‘Txalo’ produkzioak, ‘trampa mortal’ antzezlana dakar bihar gauean Ermua Antzokira. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerak 12 euro balio du eta takilan eskainiko dira, oraindik saldu gabekoak egon badaudelako. Lana Ira Levinek idatzitako polizia-komedia da. Hori oinarri harturik, Angel F. Montesinos moldatu eta egokitu duelarik. Montesinosek berak zuzentzen du antzezpena. Antzezleen artean, lan egingo du Paco Valladares aktore ospetsuak eta baita ere, Mari a Garralón ezagunak. Horiekin batera, Marisa Segovia, Rafael Esteban eta Alejandro Navamuel izango direlarik oholtzan.
Sinopsia
Literaturako ikasle batek idatzi duen lehenengo eleberriaren eskuizkribua ematen dio bere irakasleari, zeina idazle ezagun bat den. Irakaslea arrakasta bat gehiago lortze arren itsuturik eta larri, bere ikasle gaztea hiltzea pentsatzen du eta horrela, haren lanaz jabetu.
Polizia-komedia onena eta suspensearen maisulan bezala izendatua izan da. Aktoreen zerrenda bikain baten buru, Paco Valladares dago, ironiaz eta umoreez betetako pertsonaiari leku eginez. Oso entretenigarria den ikuskizuna, ikusleek ustekabez beteriko korapiloaz gozatuko dute, non, umore beltza, hilketa eta sustoren bat edo beste nahasten diren.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean