‘Amerikanuak’ eta ‘Sin Límites’ ikusgai aste honetako zine programazioan

11.05.11
Ermua Antzokia

Ohiko legez, asteko zine programazioari hasiera emango dio zineklubak. Bihar –osteguna- iluntzeko zortzi eta erdietan Ignacio Reig zuzendariaren ‘Amerikanuak’ ikusteko aukera izango dugu. Produkzioak euskal hainbat immigranteen bizitza Nevadan (EEBBtan) kontatzen du eta horiek Amerikako mendebalde urrunera egokitzeko bizitakoak. Filma euskaraz emango da, gaztelerazko azpi tutuluekin. Proiekzioa udal euskara sailaren laguntzarekin prestatu da.

Larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan estreinakoz ‘Sin límites’ pasako da. Neil Burger zuzendariaren lan honetan parte hartzen du Robert de Niro aktoreak. Sormen krisia duen idazle baten papera egiten du, zeinak drogetan babesa bilatzen duen.

Larunbat gauean ‘Nunca me abandones’ proiektatuko da, Kazuo Ishiguro idazle ospetsuaren eleberrian oinarriturik Mark Romanek egindako egokitzapena. Barnetegian dagoen gazte talde batek bere etorkizun beltzaren berri izango du. Horri aurre egin eta buelta emateko gainditu beharko dituzten arazoak ez dina nolanahikoak.

Igandean, maiatzaren 15ean, haurrentzako zinearen txanda izango da. Gaztetxoek de Las aventuras de Sammy titulukoa ikusi ahal izango dute, 3D dimentsiotan. Ingurumenarekiko sentiberatasuna agertzen duen filma da, non dortoka gazte batek bizitako abenturen bidez, lurraren berotze prozesuak ekar dakigukeen arriskuak kontatzen zaizkigun.

Igandeko 19:30etan, bigarrenez ‘Nunca me abandones’ filma botako da eta gaueko 22:00etan, aldiz, ‘Sin límites’ berriz ere. Azken, hori hirugarren eta azken aldiz ikusteko aukera izanen dugu, asteleheneko zortzi eta erdietan.

Azkenik, gogoratu oraindik orain nahi duten guztiek hileko bonoa erosteko aukera dutela, Antzokiko takilan bertan. Bonoarekin zine komertzialeko nahiz zineklubeko emanaldietara sartu ahal izango dira euro bakar baten truke. Maiatzeko bonoak 12 euroko salneurria du.

  •  Amerikanuak filmaren kartela
  • Sin límites filmaren kartela
  • Nunca me abandones filmaren kartela
  • Las aventuras de Sammy filmaren kartela

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25