Antzokiak 'Rulo eta Contrabandaren' kontzertua hartuko du

12.05.11
Ermua Antzokia

Rulo y la Contrabanda taldeak kontzertua emango du bihar Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 12 euro balio du eta, oraindik egon badaudenez, Lobiano Kulturgunean eskura daitezke ostiralera artean. Ostera, ikuskizunari hasiera eman urretik takilan bertan. Rulo y la Contrabanda Raúl Gutiérrezek, Rulo goitizenez ezagunago denak, sortu zuen 2010ean. Taldeak ‘Señales de humo’ 2010 –DRO diskoetxea- momentuz merkaturatu duen bere lan bakarra aurkeztera dator, egiten ari den biraren barne.

La Fuga taldearekin izandako ibilbidearen ostean, berritzeko garaia heldu zen, eta Rulo orain Rulo y La Contrabandarekin dator. Rulok betikoa izaten jarraitzen du, baina orain beste pertsona batzuk, beste aurpegi batzuk, beste musikari batzuk datoz berarekin batera. Taldekideak ondorengoak dira:

  • Karlos Arancegui –Txarli– bateria (Amaia Montero eta Iván Ferreirorekin lanean ibilitakoa.
  • Quique Mavilla baxua, Amaral taldean izandakoa.
  • Dani Baraldés –Pati– gitarra, Macaco eta Jarabe de Palo taldeetatik pasatakoa.
  • Fito gitarra ere, La Fugaren abenturako kide eta laguna.

Rulok sua piztu du eta honen hondarretatik aurkezten digu “Señales de humo”, lan berriaren notak, bihotza berriro astintzen diguten istorio arrunten moduan. Aukeran plan ona ostiral gauerako.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25