Auto ilarak eta txandaka pasatzen da Sallabenten, N-634 errepidean egiten ari diren asfaltatze lanengatik
Ermuko Udaltzaingoak Ermutik Eibarrera eta alderantziz joan behar dugun auto gidarioi arreta eta pazientzia eskatzen digu. Izan ere, goizean goizetik auto ilarak ditugu Sallabente auzoan, Bilbotik Donostiaranzko norabidean eta alderantzizkoan, eta txandaka pasa behar baita. Eibarko saihesbidearen hirugarren eta azken fasea egiten diharduen Construcciones Mariezcurrena. S.M.ak aditzera eman duenez gaur goizean bertan egunaren zehar asfaltatze lanak egingo ditu 634 nazionalean. Hain zehatz ere, Ibur Errekako industrialdearen sarrera paretik errotonda berria nazionalarekin bat egiten duen lekura eta hortik Sallabente auzora jarraitzen duen noranzkoan.
Lanei hasiera eman zaie goizeko 8etan eta guztia aurreikusi bezala badoa, iluntzeko 8etarako gutxi-gorabehera amaituko dira. Lan horiek direla-eta, noranzko ezberdina daramaten automobilek txandaka pasa beharko dute hainbatean. Eibarko saihesbidearen azken fasea exekutatzen dagoen enpresak Eibartik datorren zubia eta 634 nazionala lotuko dituen errotondaren inguruak -ezker nahiz eskumako erreiak- asfaltatuko ditu, Sallabente auzoan.
Enpresak baimena eskatu die Bizkaiko nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiei, errepidearen titularrei hain zuzen ere. Enpresako bozemaileek adierazi dutenez, beraien asmoa gidariei eragozpenik txikiena sortzea da.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz