Udaltzainek atzo atxilotutako emakumea, epaileak Donostiako psikiatri unitatean sartzeko agindu du
Udaltzainek emakume bat atxilotu zuen atzo ustez lapurreta bategatik liskarretan zeuden pertsona biren artera joandako agente bati eraso egin eta zauriak eragin ondoren. Emakumea atxilotu eta Eibarko Ertzain-etxera erman zuten. Epaitegietatik pasa ondoren, Donostiako psikiatri unitatean sartzeko agindua eman zuen epaileak.
Emakumeak agenteari ukabilkoa ematen saiatu zen eta masailalbo-hezurrean atximurka egin zion. Jarrera agresiboa mantentzen zuenez, menpean hartu eta atxilotu egin zuten.
Gertaeraren nondik norakoak
Gizon batek trafikoa zuzentzen zegoen udaltzainari Hotelaren aurrean bi pertsonek borrokan ari zirela adierazi zion. Udaltzaina abisua jaso, zentralera abisua pasa eta zer gertatzen argitzera hurbildu zen. Iristean emakume batek gizona jipoitzen ari zela ikusi zuen. Gizona berarengana hurbildu eta emakumeak lepoan zeraman urrezko katea tiratu eta kendu egin ziola adieraziz. Emakumea, T.R. izenekoa, Europar komunitatearen beste herrialde batekoa da eta ez du bizileku finkorik. Gizona, F.R.G., izenekoa, espainiarra da.
Agentea ordena ezarri eta gertakizuna argitzen saiatzen da. Andreari katearengatik galdetu eta bueltatzeko eskatu ondoren, honek ukabilkoa ematen saiatu eta masailalbo-hezurrean atximurka egin zion. Eskuko atzapar batean ere, haginka egin zion. Jarrera agresiboa mantentzen zuenez, menpean hartu eta atxilotu egin zuten.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz