Okin Zuriko zati bat argindarrik gabe izanen da ostiral eguerditik larunbat goizera bitartean, erdi tentsioko linea konektatzeko
Iberdola enpresak aditzera eman duenez ekainaren 10tik 11ra bitartean eta ia hemeretzi orduz argindarra eten egingo du, Okin Zuri auzoko zati batean. Zerbitzua eten egingo da zaharkituta egon eta sarri matxurak izaten zituen aireko linearen ordez prestatutako berria konektatu eta azken hori martxan jartzeko. Argindarraren hornidura etetea aurreikusita dago ostiraleko eguerditik –ekainaren 10eko 11:50etaik- larunbataren goizaldeko 7:00etara artean. Zerbitzu etenak eragina izango du Okin Zuri auzoko 1etik 13ra bitarteko eraikin eta etxebizitzetan, horiek guztiak barne. Iberdrola enpresak informazio oharra jarriko duela adierazi digu, horren guztiaren berri emateko, auzokideek aldez aurretik jakinaren gainean izan eta eragozpenak gutxitu asmoz.
Iberdrolak linea elektriko berria lur-azpitik jarri du Okin zurin orain gutxi, zerbitzu eraginkorra eta bizi dugun garairako egokia. Linea berriak auzoko eraikinei zerbitzu ematen zien aireko-lerro zaharra ordeztuko du, zegoena zaharra zelako eta azken boladan hainbat aldiz zerbitzu-etenak gertatu izan direlako. Linea berria jartzeko lanak martxo eta apirilean egin dira eta bi aste iraun dute. Lanak Navi izeneko enpresak egin ditu, Iberdrolaren aginduz. Iberdrolak zerbitzua bermatu du linea berria jartzeko lanak iraun duten asteetan eta gorabeherarik ez dela izan ziurtatu, linea ordeztu ahal izateko by-passa egin baitu. Orain berriz, segurtasuna bermatze aldera, argindarra eten egin behar du, auzoan erdi tentsioko linea berria martxan jartzeko.
Lotutako albisteak

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea