‘80 egunean’ filma asteko zineklubean proiektatuko da

08.06.11
Ermua Antzokia

Euskarazko proiekzioak eskaintzen ari den ekaineko zineklubak aurrera jarraituko du aste honetan. Bihar, Euskara eta Kultura sailak elkarlanean prestatutako egitarauarekin jarraituz, ’80 egunean’ titulukoa ikusi ahal izango dugu.

Filma José María Goenaga eta Jon Garañok zuzendu dute. Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezustekoa, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzeetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela somatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun, Maite lesbiena dela jabetzen den arte. Bere sentimenduak dudan jarriko ditu Axunek: zer jarraitu, burua edo bihotza?

Filma euskara hutsean proiektatuko da, gaztelerazko azpitituluekin. Programazioak helburu bikoitza du, batetik, euskarazko zinea sustatzea eta, bestetik, euskarazko zinearen eskaintzak lekua izan dezala gure Antzokiaren programazioan. Emanaldiak iluntzeko zortzi eta erdietan hasiko dira eta sarrerak 3 euro balio du.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25