Abeletxeko zirkulazioaren norazkoen aldaketari eta aparkaleku berriei buruzko inkesta

30.06.11
Hiritarren Segurtasuna

Bihartik hasi eta uztailaren 15era arte udal honek herritarren partaidetza-prozesu bati ekingo dio.

Herritarren partaidetza-prozesu honen bitartez Abeletxe eta Iparragirreko 14 urtetik aurrerako auzotar guztiekin beraien kalearen etorkizuna konpartitu nahi dugu -epe laburrean eurek ere Ermuko zirkulazio eta segurtasun-arazoak jasan beharko dituztelako- eta guztion artean erabaki bertako trafikoaren antolamendua eta Abeletxe inguruan lurrazaleko 58 aparkaleku berri egitea komeni ote den.

Udalari dagokio ibilgailuen trafikoa antolatzea, baina uste dugu interesdunek beraiek erabaki behar dutela, ahal den neurrian behintzat,  zer nolako kaleak eta herria nahi dituzten bizitzeko.

Aukerak honakoak dira: Abeletxeko trafiko-antolamendua eta aparkalekuak egun dauden bezala mantentzea edo zirkulazio-noranzko bakarra, jaisteko, ezartzea, osasun zentroa eta Abeletxe kaleko 17. atariko garaje-sarreraren artean. Inguruko zirkulazioaren gainerako noranzkoak egun dauden bezala utziko lirateke.

Gehiengoak bigarren aukera nahiago balu, hots, Abeletxeko zirkulazioaren noranzkoak aldatzea eta aparkaleku berriak egitea, abuztuaren bigarren eta laugarren astea bitartean egingo lirateke obrak, auzotar gehienak oporretan egonik, trafikoa askoz txikiagoa delako.

Herritarren partaidetza-prozesu honetan parte hartzeko Abeletxe eta Iparragirreko auzotarrek gutun bat jasoko dute etxeetan, proposamenaren xehetasunak azalduz, botoa eman ahal izateko bozketa-orriarekin batera, zeina Abiapuntu bulegoan entregatu beharko den. Aukera dago bai eta ere botoa etxetik bertatik, udal web gunearen bitartez, emateko.

Bozketa-orrian ausazko identifikazio-kode bat jasotzen da, interesdun bakoitzak botoa behin bakarrik eman dezala bermatzeko. Botoa web orriaren bitartez emanez gero, kode hori berori eskatuko da inkestan sartu ahal izateko.

Pertsona beraren boto bat baino gehiago jasotzen bada, lehenengoa bakarrik hartuko da kontutan.

Inkesta honetan gainerako ermuarrek ere parte hartu ahal izango dute (web gunearen bitartez. Bakarrik), baina Abeletxe eta Iparragirreko auzotarren iritzia hartuko da bakarrik kontutan, beraiek direlako proposatutako aldaketaren zuzeneko interesdunak.

Bozketa egin
Informazio gehiago

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz