Abeletxeko inkestaren emaitzak: bigarren aukerak babes gehiago jaso du (1)
Inkestaren datu orokorrak
- Argitalpen-data: 2011/06/30
- Hasiera/amaiera datak: 2011/07/1-2011/07/15
Inkestaren helburua
Abeletxe inguruan zirkulazioaren noranzkoak aldatzea eta lurrazalean 58 aparkaleku berri egiteari buruz Abeletxe eta Iparragirren erroldatutako 14 urte baino gehiagoko 731 auzotarrek duten iritzia jakitea (14 urteak botazioaren azken eguna, 2011ko uztailaren 15a, baino lehen bete badituzte), proposamenaren helburua zirkulazioa arintzea eta espaloietatik dabiltzan oinezkoen segurtasuna hobetzea izanik.
Botoa emateko eskainitako aukerak
Abeletxe eta Iparragirreko auzotarrei aurkeztu zitzaizkien aukerak eta galderak ondorengoak ziren:
- 1. Abeletxeko trafiko-antolamendua eta aparkalekuak egun dauden moduan mantentzea.
- 2. Abeletxeko zirkulazioaren noranzkoak aldatu eta aparkaleku berriak egitea.
Proposamena ondorengoa zen: Abeletxe kaleko zirkulazioaren egungo bi noranzkoak, noranzko bakarreko bihurtzea, jaitsierakoa, Osasun Zentrotik Abeletxe kaleko 17. atariaren garaje-sarrerara arte.
Inguruko zirkulazioaren gainerako noranzkoak egun dauden moduan mantenduko lirateke.
Botoa emateko sistemak
Interesdunek Abiapuntun egon den hautestontzian botazio-orria pertsonalki utziz edo udal webgunearen bitartez adierazi ahal izan duten beraien iritzia.
Kasu bietan, Abeletxe eta Iparragirreko auzotarrek beraien datu pertsonalak idatzi behar zituzten botazio-orrian (bertaratuz botoa emateko) edo inprimaki elektronikoan (udal webgunearen bitartez botoa emateko), kasuan kasu.
Datu pertsonalekin batera, auzotar bakoitzari emaniko identifikazio-kode bat idatzi behar zuten, pertsona bakoitzak botoa behin bakarrik emango zuela bermatzeko.
Inkesta Ermuko gainerako herritarrei ere zabaldu zaie, nahiz eta Abeletxe eta Iparragirreko auzotarren iritzia bakarrik hartuko zela kontutan ohartarazi, beraiei dagokielako zuzenean proposatutako aldaketa.
Botazioaren emaitza orokorrak
Abeletxe eta Iparragirreko 14 urtetik gorako 731 auzotar guztietatik (14 urteak botazioaren azken eguna, 2011ko uztailaren 15, baino lehen beteta zituztenak), 174k adierazi du bere iritzia: horietatik 95ek udal web orriaren bitartez eta 78k Abiapuntun jarritako hautestontzian botoa utziz.
79 pertsonak 1. aukeraren aldeko botoa eman du eta 94k 2. aukeraren aldekoa.
Pertsona 1ek boto zuria eman du.
Pertsona 1ek sistema biak erabiliz, hots, hautestontzian botoa utziz eta udal webgunean ere bai, bi aldiz eman du botoa, baina lehenengo eman zuen botoaren aukera barrik hartu da kontutan.
Erroldatutakoak | Guztira jasotako botoak | Hautestontzian utzitako botoak | Web gunean jasotako botoak |
---|---|---|---|
731 | 174 (%23,8) | 79 (%45,4) | 95 (%54,6) |
Aukerak | Botoak |
---|---|
1. Abeletxeko trafiko-antolamendua eta aparkalekuak egun dauden moduan mantentzea | 79 (%45,4) |
2. Abeletxeko zirkulazioaren noranzkoak aldatu eta aparkaleku berriak egitea | 94 (%54) |
Zuriak | 1 (%0,6) |
Gainerako ermuarrek emandako erantzunei dagokienean, emaitza honakoa da:
- Botoak guztira: 15.
- 1. aukeraren aldeko botoak: 7.
- 2. aukeraren aldeko botoak: 8.
Aurkeztutako iradokizunak
Aukera baten edo bestearen aldeko botoa emateaz gain, Abeletxe inguruan bide-segurtasuna hobetzeko iradokizunak eta ekarpenak egiteko aukera zuten interesdunek inkestan.
38 pertsonak aurkeztu dituzte egin zaizkien proposamenei buruzko iradokizunak edo alegazioak, guztira jasotako botoen % 21,8ak orduan.
Aurkeztutako iradokizunak ondorengo sailetan sailka daitezke, kasu bakoitzean berori zenbat pertsonak aipatu duen ere adierazten delarik.
- Oinezkoaren lehentasuna
- Espaloietan autorik ez (3).
- Bihurguneetan espaloia babestea (2).
- Espaloietan oztopo-zutoinak eta gontzak jartzea (3).
- Oinezkoentzako pasabide berriak egitea, Abeletxe eta Iparragirre artean zehazki (3).
- Osasun Zentroaren inguruetan oinezkoentzako pasabidearen ikuspena hobetzea (1).
- Bide-segurtasuna hobetzea
- Iparragirre kalea eta Santa Anako igoera bateratzen diren gunean (irlatxoan) ez dadila gaizki aparkatutako autorik egon (3).
- Iparragirre eta Abeletxe bitartean dagoen bihurgunea leuntzeko, espaloia atzera eramatea (1).
- Santa Anako igoeran eta Abeletxetik Iparragirrerako kalean ibilgailu batzuk daramaten abiadura moteltzeko, baliabideak edo seinaleak jartzea (2).
- San Antonioko tunelean semaforo bat jartzea (1).
- Irulitxa tabernaren ondoan dagoen oinezkoentzako pasabidean semaforo bat jartzea (1)
- Abeletxe 1eko espaloian (Lomiño Etxea) autorik aparkatuta ez egotea (3).
- Aparkaleku berriak bateriakoak izatea (1).
- Abeletxeko I faseko garajeen irteeran ispilu bat jartzea(2).
- Isun gehiago jartzea (2).
- Iparragirre eta Izelaieta artean zirkulazioaren noranzko bakarra jartzea
- Eta Iparragirre 1 eta Izelaieta kaleen artean oinezkoentzako espaloi bat egitea (7 pertsona agertu dira beheranzko noranzkoaren alde eta 2, goranzkoaren alde).
- Hiri-altzariak
- Zahar Egoitzaren gainean dagoen bizitegi-gunean bi eserleku jartzea (1).
- Santa Anako parkea
- Instalazioak hobetzea (1).
- Dauden futbol-ateetako baten atzean babes-sare bat jartzea (horretarako euskarria instalatuta dago) (1).
- Asteburuetan botelloirik egon ez dadin, zaintzea (1).
- Zirkulazioko beste noranzko batzuk
- 17. ataria eta Zahar Egoitzaren artean beheranzko noranzkoa bakarrik egotea (1).
- Zaharren Egoitza eta Santa Ana bitartean goranzkoa bakarrik egotea (1).
- Abeletxe eta Iparragirre lotzeko kalean bi noranzkoak egotea (1).
- Bi noranzkoak garajeen sarreraraino izatea (2).
- Bestelakoak
- Babes ofizialeko etxebizitza gehiago eraikitzea (1).
- Babes ofizialekoak ez diren etxebizitzei arreta handiagoa jartzea (1).
- Aparkaleku berriak egin aurretik, babes ofizialeko etxebizitzetan libre dauden garajeen salmenta suspertzea (3).
- Espaloietan aparkatzen dutenek eros dezatela garaje bat eta ordain dezatela pasabidea libre edukitzeko zerga, besteok bezala (2).
- Lorategiak zaintzea (bertan behera utzita daude) (2).
- Garbitasuna hobetzea (bertan behera utzita dago) (txakur-gorotzak) (1).
- Osasun Zentroaren kantoian hiri-hondakin solidoen edukiontzien kokalekua aldatzea, Oinezkoentzako pasabidearen ikusmena hobetzeko (1).
- Gazteentzako alokairu-etxeen eraikina egin ordez aparkalekuak egitea (2).
- Gazteentzako alokairu-etxeen eraikina garajez hornituta egitea (2).
- Iparragirren bertan behera utzita dagoen ibilgailua kentzea (1).
- Abeletxeko I. eta II. fasearen barrualdeko parkean solte dauden baldosak konpontzea (1).
- Udaltzaingoak indarrean dagoen legeria bete egiten dela zain dezala (1).
- Auzotarroi neurri hauek ez digute mesederik egiten, Abeletxen gaizki aparkatuta egoten diren ibilgailuen jabeak beste auzo batzuetakoak baitira (1).
- Jauntxoek beraien etxe ondoan aparka dezaten, besteok izugarrizko itzulia eman behar dugu gure garajeetan sartzeko (5).
- Auzotar batzuei mesede egiteko, beste batzuk kaltetzen dira (1).
- Ermuan dagoen aparkamendu-arazoa ere herritarren hezkuntza eta gizatasun faltaren ondorio da.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz