Barietatea da Ermua Antzokiaren asteko eskaintzaren ezaugarri nagusia

21.09.11
Ermua Antzokia

Iraileko zine programazioa amaitzear dago. Nolanahi ere, ostiraletik aurrera lau filma interesgarri ikusteko parada izanen dugu asteroko legez, Ermua Antzokian. Ostegunean, iluntzeko zortzi eta erdietan ‘Cirkus Columbia’ titulukoa proiektatuko da. Filma harrigarri hau Boniarra da. Divko Buntic biztanlearen bere jaioterrira bueltatzea kontatzen du, Alemania neta modu arrakastatsuan egon ondoren. Bere emate ohiarekin dituen arazoak eta Yugoeslavia zena zatitzearen inguru zurrumurruak batera zabalduko dira. Iruzurra eta drama eskua emango dute filma honetan. Zuzendaria Danis Tanovic da. Filma jatorrizko bertsioan azpitituluekin emango da.

Cirkus Columbia, Un cuento chino, Beginners eta Cars 2, 3Dtan, asteko proposamenak

Larunbatean, arratsaldeko 19:30etan ‘Un cuento chino’ titulukoa lehenengoz ikusteko parada izango da. Argentinako pelikula da, Ricardo Darín protagonistatzat duena (9 reinas, El hijo de la novia). Filmak Robertoren berpinkunde pertsonala kontatzen du, bakardade eta isolamenduan dagoena, drama gogorra bizi izan eta gero. Filma gazi-gozoa da, Ricardo Darinen interpretazio ona azpimarragarri duena. Filma baita igande gauean, 22:00etan- eta astelehen arratsaldean -20:30etan- pasako da ere.

Larunbat gauean, berriz, Begginers titulua proiektatuko da, non Ewan McGreggorrek lan egiten duen (besteak beste Trainspotting, Molin Rouge filmetan jardundakoa). Olivierren bizitzak ezustekoa hartuko du, aitak minbizia duela eta 38 urtez ezkondua egon arren gay izan eta maitale gaztea duela aitortzen dioenean. Begginers titulua igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ere ikusi ahal izango da.

Azkenik, igande arratsaldean, haurrek Cars2 filma ikusi ahal izango dute, 3 dimentsioetan. Filma hau ezin da ikusi bonoa erabilita. Lana Jennifer Yuh zuzendu du. Rayo McQueen Mategarabi eta lagunaren abentura berria. Biek munduari buelta emango diote, umorez, akzioz eta abiaduraz beteriko istorioan.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25