-Vaya Semanita- lana Ermua Antzokian antzeztuko du Glu-glu produkzioak

29.09.11
Ermua Antzokia

‘Glu-glu Produkzioak’ izeneko konpainiak ‘Vaya Semanita’ lana dakarkigu Ermua Antzokira. Antzezpena bihar –irailaren 30eko ostiralean- izango da eta bi emanaldi izango ditugu aukeran. Lehena iluntzeko 8etan eta bigarrena gaueko hamarrak eta laurdenetan. Lana Idoia Urangak zuzentzen du. Aktoreen artean telebistan ikusitako aurpegi ezagun ugari: Andoni Agirregomezkorta, Javier Anton, Itziar Atienza, Iker Galartza, Mañu Elizondo eta Leire Ruiz. Sarrerak 12 €uro balio ditu eta oraindik ere badira saltzeke. Sarrerak erosteko hainbat aukera ditugu, BBK erakundearen salmenta telematikoa eta baita takila. Antzezpena udal kultura sailak antolatu du eta amaitzear gauden iraileko agendan barnekoa da. Antzezpenak gutxi gorabehera ordu bete eta hogei minutu irauten du, adinez nagusiak diren pertsonentzat gomendatzen delarik. Glu-glu produkzioa egon da Ermuan aurrekoetan ere, ikusleen artean arrakasta lortu zuten hainbat muntaiekin.

Sinopsia

Denboraldi ezberdinetako ‘Vaya Semanita’ telebista saioaren momentu onenak biltzen dituen antzerki-lana dugu hau, publikoa gozarazteko itzalezko telebista kutsua duen zuzeneko emanaldian.

Mota guztietako gaien inguruko sketchak dira, eguneroko egoerak parodiatzen dituztenak, hurbilekoak, gure aita, seme, auzoko, nagusi, lagun, emazte edo senarren maitaleek…protagonizatzen dituztenak. Azken finean, eguneroko bizitzako pasarteak, non geure burua bertan islaturik ikusi dezakegun.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25