Enrique Urbizu eta Richard Gereren azken lanak amaiera emango diote urriko zine programazioari
Urriko zine programazioa azken txanpan dugu. Nolanahi ere, azken asteburua falta da programazioa agortzeko. Zineklubean aste honetan ‘Cairo 678’ titulukoa proiektatuko da. Lan egiptiarra da, Mohamed Diabek zuzendutakoa. Filmak sexu-jazarpenari aurre egiteko emakume egiptiarren borroka kontatzen du. Emakumeen eta beren gorpuaren askatasuna aldarrikatzen duen filma erakargarria. Ohiko legez, filma jatorrizko bertsioan emango da, gaztelerazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertzialari dagokionez, lehen proposamena larunbaterako da. Arratsaldeko zazpi eta erdietan Enrique Urbizu zuzendariaren No habrá paz para los malvados titulukoa proiektatuko da estreinakoz. Polizia generoko thrillerra da. Droga eta erailketei buruzko ikerketan dabilen agente ilun batek, hilketa bortitzago batez amaituko da. Kritikak José Coronado aktorearen lana azpimarratu du. Filma bera igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusi ahal izango da.
Asteburuko bigarren proposamena Antoine Fuqua zuzendutako Los amos de Brooklyn titulukoa izango da. Polizien istorioa kontatzen duena. Parte hartzen dute Richard Gere, Ethan Hawke eta Wesley Snipes ezagunek. Hirukotea hainbat kasutan arerioa lan taldean bertan egon ohi dela frogatuko du. Filma bere ikusi ahal izango da larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan.
Azkenik, haurrentzako saioan, igande arratsaldeko 5etan Los Pingüinos del Sr. Popper filma proiektatuko da. Kim Carrey protagonista duen komedia dibertigarria. Familiako kide guztiarentzat aproposa da.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean